Azpeitia
'Txillarreko sukaldaria' dokumentala eta solasaldia, gaur, SanagustinenE. A.
Azpeitia.
Lunes, 17 de noviembre 2025, 20:03
'Txillareko sukaldaria' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izango dira gaur, asteartea, hilak 18, Sanagustinen. Hasteko, Pello Rubio protagonista duen dokumentala ikusteko aukera izango da eta ondoren, dokumentalaren eta liburuaren egileekin (Asier Ibaibarriaga, Edurne San Martin) eta Rubiorekin solasaldia gidatuko du Enekoitz Esnaola kazetari azpeitiarrak.
Publicidad
Pello Rubioren ekimenez, bildu ziren hainbatetan zenbait politikari, Elgoibarko Txillare baserrian, besteak beste, Jesus Egiguren eta Arnaldo Otegi. Garai haietan bizitakoak eta Txillarre baserrian ondutako elkarrizketak liburu batean bildu dituzte orain Edurne San Martin Larrañagak (1968, Eibar) eta Asier Ibaibarriaga Apoitak (1973, Ermua).
Sanagustin aretoko sarrera doan izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión