Azpeitia
San Tomas eguneko azokan postua jarri nahi dutenek jada egin dezakete eskaeraE. A.
Azpeitia.
Viernes, 7 de noviembre 2025, 20:12
San Tomas egunean, abenduaren 21ean, baserriko eta garaiko produktuekin azoka berezia egiten da Azoka Plazan. Barazkiak, fruta, loreak, ogia eta abar egon ohi dira salgai. Halako posturen bat jarri nahi dutenek izena eman behar dute, azaroaren 21a baino lehen. Udaletxean bertan egin behar da eskaera, edo online ere egin daiteke, erregistro ofizialetik.
Publicidad
Edozein zalantza argitzeko Azpeitiko Udaleko Kultura Sailarekin jarri beharko da harremanetan, 943 15 79 68 telefono zenbakira deituta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión