Azpeitia
Patxi Azkargortaren oroimenezko pilota finalek badituzte txapeldunakSanto Tomas egunean jokatu zituzten partidak Ilunpeko gaztetxoek eta giro ederra sortu zen Izarraitz pilotalekuan
Santo Tomas egunean taloaz, txistorraz eta lagunarteaz gozatzera jende ugari atera zen kalera. Festarako egun luzea izan ohi da eta eguerdian, lasai antzera hartu ohi dute askok eta askok. Horretarako aukera paregabea da frontoia. Patxi Azkargortaren oroimenezko finalak data jakina izan ohi dute eta goizeko hamarretarako prest izaten dira bertan Ilunpeko gaztetxoak, finalera heldu, eta nerbioak bor-bor, etxekoen aurrean lehian hasteko prest. Hala izan zen pasa den zapatuan ere. Beren partidak jokatzeko prest agertu ziren finalistak goizean goiz, Izarraitz pilotalekuan. Harmailetan, guraso eta familiako ugari. Dudarik gabe, batzuk 22ra iritsi baziren ere, denak izan ziren txapeldunak.
Txapeldunak
Honakoak izan ziren emaitzak:
Aurrebenjaminetan, Enetz Aristi eta Jakes Iriarte izan ziren nagusi Lukas Bastidaren eta Patxi Berasategiren aurka (16-10);
Benjaminetan, banaka, Mikel Gurrutxagak irabazi zion Jakes Agirrezabalagari (16-2). Binakako partida ere jokatu zuten. Aitzol Agirre eta Martin Egiguren izan ziren garaile Eki Martinezen eta Iraitz Aranagaren kontra (16-15).
Kimuetan, banaka, Xuban Arandia gailendu zitzaion Janitz Goenagari (16-10). Binakako partida ere jokatu zen eta, Urritz Aizpuru eta Oihan Uranga nagusitu ziren Jone Mendizabalen eta Amets Eizmendiren aurka (16-10).
Infantiletan, azkenik, Zuhaitz Labaka eta Julen Montori izan ziren txapeldun Jon Olazabalen eta Adei Lizarralderen kontra (16-11).
Txalo zaparrada artean jaso zituzten sariak protagonistek Patxi Azkargorta zenaren familiakoen, Ilunpekoen eta udal ordezkarien eskutik.