Azpeitia

Ostiralera bitartean eman ahalko da izena haurren igeriketa ikastaroan

E. A.

Azpeitia.

Martes, 25 de noviembre 2025, 20:51

Astelehenean, hilaren 24an, zabaldu zen haurren igerketako bigarren hiruhileko ikastaroetan izena emateko epea eta ostiralera bitartean izango da zabalik inskripzioa egiteko aukera. Ikastaroak 2026ko urtarrilaren 7an hasi eta martxoaren 27an amaituko dira.

Publicidad

Lehenengo hiruhileko ikastaroan parte hartu dutenek ikastaroan jarraitzekolehentasuna izango dute, baina mailaren balorazioaren arabera, posible da taldea eta eguna edo ordutegia aldatu behar izatea. Hori horrela, harreran adierazi beharko dute ikastaroan jarraitu nahi duten ala ez. Jarraitu nahi ez dutenek baja orria bete beharkodute. Izen emate berriak egiteko, berriz, izen emate orriak harreran jaso eta beteta itzuli beharko dira.

Lehen hiruhilekoan itxaron zerrendan geratu direnek ere berriz eman behar dute izena.

Geratzen diren plaza libreak zehaztu ondoren, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek, izen emateak plazak baino gehiago diren kasuetan.

Horrez gain, taldeak mailaren arabera egituratzen direnez, inoiz ikastarorik egin ez dutenei maila zehazteko froga egiteko txanda emango zaie. Frogak azaroaren 28an egingo dira, ostiralean.

Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero,igerilekuko harrerara gerturatzeko edo 943 81 41 21 telefonora deitzeko eskatu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad