Borrar
Azpeitia

Ostiral honetan amaituko da Kirolaz Blai jardueran izena emateko epea

Behin izena emanda, urtarrilaren 2an, 10:00etatik 13:00etara, kiroldegian izango da eta doakoa da

Eli Aizpuru

Azpeitia

Osteguna, 19 abendua 2024, 18:55

Comenta

Gabonetako eskaintzaren barruan, Kirolaz Blai jarduera izango da urtarrilaren 2an (osteguna), 10:00etatik 13:00etara, kiroldegian. Doakoa da, baina eguna antolatu ahal izateko, aurrez eman behar da izena, gaur, ostirala, baino lehen.

LH5, LH6, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Jolas kooperatiboak, hainbat kirol jarduera, txapelketa txikiak eta abar egiteko aukera egongo da egun horretan.

Partaide kopuruaren arabera egituratuko da eguna. Ekintza eguna baino lehen,

WhatsApp mezu baten bidez jakinaraziko zaie partaideei kontutan hartu beharreko informazio guztia.

Udaleko web orriaren bitartez egin daiteke inskripzioa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostiral honetan amaituko da Kirolaz Blai jardueran izena emateko epea

Ostiral honetan amaituko da Kirolaz Blai jardueran izena emateko epea