Azpeitia

Odol ateraldiak egingo dira asteazkenean eta herritarrak animatu nahi dituzte

E.A.

azpeitia.

Sábado, 29 de noviembre 2025, 20:23

Asteazkenean, abenduaren 3an, herritarrek odola ateratzeko aukera izango dute. Odol Emaileen Elkarteak hileroko hitzordua jarri du eta 16:30etik 20:30era izango da odola emateko aukera Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean (Mendizaleen tabernaren aurrean).

Publicidad

Odola eman nahi dutenek aurrez hartu beharko dute hitzordua, Gotatanta.org webgunean edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Gabonetan odol erreserba jaitsi ez dadin, herritarrei hitzordua hartzeko eta odola ematera animatzeko deia egin diete Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad