27 haur eta gaztek magiaren sekretuak ezagutzeko aukera izan dute Iagomagorekin. KULTURAZ

Azpeitia

Magia amaitu eta zirkuari ateak zabalduko dizkiete Sorginorratzak egitasmoan

Herriko 8 eta 12 urte bitarteko haurrek hitzak josten, irudiarekin jolasten, soinua orrazten eta gorputzetik sortzen dihardute

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 29 de octubre 2025, 20:38

Kulturaz kooperatibak -udalaren babesarekin- herriko hiru ikastetxeetako guraso elkarteekin elkarlanean martxan jarritako Sorginorratzak kultur sormen laborategiak aurrera darrai. Hezkuntza ez arautuan, eskolaz kanpoko ordutegian antolatutako tailerrek, gaztetxoen sormena piztea eta herriko kultur sortzaileekin harremana sustatzea dute helburu.

Publicidad

Ikasturtea gorputzaren eremuko tailerrekin hasi zuten, eta lehenengoa, magia, Iago Azkue 'Iagomago' magoaren eskutik izan da. Urriko lau asteetan zehar, 27 haur eta gaztek trikimailuen sekretuak ezagutzeko eta ilusioaren bidez sortzeko aukera izan dute Dinamoa sormen gunean. Jolasa eta esperimentazioa ardatz hartuta, magiak emozioekin eta irudimenarekin duen lotura landu dute, eta amaieran, benetako magoen pareko ikuskizun batekin eman diote bukaera tailerrari.

Orain, zirkuaren txanda da. Ekain Ibarguren 'Ekaintxo pailazoaren' gidaritzapean, gaztetxoek gorputzaren bidezko sorkuntzarekin jarraituko dute. Urriaren 29tik azaroaren 19ra, zirkuaren modalitate ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute, hala nola oreka, malabareak, clown lana eta bestelako adierazpen formak.

Sorginorratzak proiektuaren bidez, kultura gazteengana gerturatzea, kultur espazioak eta sortzaileak ezagutaraztea eta gazteen interesa piztea dira helburu nagusiak. Ikasturtea aurrera doan heinean, soinuaren, hitzaren eta irudiaren eremuetako tailerrak iritsiko dira, guztira zortzi diziplina eta 32 saio eskainiz.

Sormenaren haria ez da eten. Magia tailerrak amaitu ostean, zirkuak hartu du orain lekukoa. Sorginorratzak lanean jarraitzen dute 'Esperimentatu, ikasi, sortu, jolastu eta elkarbanatu' lelopean.

Hurrengo tailerrak

Dinamoak eremu desberdinak ditu: Gorputzarena, soinuarena, hitzarena eta irudiarena. Beraz, sorginorratzak egitasmoak eremu horiek guztiak izango ditu ardatz. Gorputzaren eremuko Magia eta Zirku tailerren ostean, gehiago etorriko dira.

Publicidad

Hurrengoak, soinuaren eremuko tailerrak izango dira: Izan DJ da bata. Azaroaren 26tik abenduaren 17ra izango da eta parte-hartzaileek musika nahasketa eta erritmoaren inguruko oinarrizko teknikak landuko dituzte.

Soinu-paisaiak da bestea. Urtarrilaren 7tik urtarrilaren 28ra, eta inguruko soinuak jasoz eta sortuz, entzumen sormenari ateak irekiko dizkiete.

Ondoren, hitzaren eremua izango da protagonista: Ipuinak (otsailaren 4tik martxoaren 4ra) eta Bertsoa jolas (martxoaren 11tik apirilaren 15era), tailerrekin gozatzeko aukera izango da bertan.

Publicidad

Ikasturtea irudiaren eremuko tailerrekin borobilduko dute: Argazki laborategia izango da batetik, apirilaren 22tik maiatzaren 13ra; eta, Arte plastikoak, bestetik (maiatzaren 20tik ekainaren 10era).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad