Azpeitia
«Lehiaketa bizia da eta ikusteko polita, jendeari gustatuko zaio»Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarra estreinatu berri den Euskal Timber txapelketako finalean izango da abenduaren 20an, Zarautzen
Azpeitia
Martes, 25 de noviembre 2025, 20:48
Atzera utzi du jada duela aste batzuk jokatutako Euskal Herriko Aizkora Txapelketa Mikel Larrañaga aizkolariak. Iker Vicente txapeldunaren atzetik sailkatzeko lehia bikaina izan zuten Larrañagak eta Ezpeleta mendaroarrak. Honek kendu zion bigarren postua. Momentuan bai, pisatu egin ziola aitortu du, hirugarren lekuan geratu izanak, baina «bigarren edo hirugarren egiteak ez du garrantzia handirik; hor lehen postua da garrantzitsua eta bilatzen duguna», azaldu du Larrañagak.
Publicidad
Behin Euskal Herriko txapelketa jokatuta, urtea «lasai» amaitzeko moduan da aizkolaria. Buru-belarri lehia horretan zentratuta egon da, eta orain baditu beste lehia batzuk, baina presio hori alde batera utzita.
Badu, ordea, beste zeregin bat aurretik. Izan ere, estreinakoz Euskal Timber txapelketa antolatu da, eta pasa den astean egin zuten kanporaketa Astigarragako Perurena pilotalekuan. 23 parte-hartzaile izan ziren, eta 16 onenak sailkatu dira abenduaren 20an Zarautzen jokatuko den finalera. Horietako bat Mikel Larrañaga bera da. Bosgarren kronorik onena egin zuen azpeitiarrak. Gustura dago egindako lanarekin, baina «trontzan asko hobetu behar dut oraindik», aurreratu du.
Euskal Timber txapelketa modalitate ezberdinetan oinarritutako indar eta trebetasun proba da. Aizkoran, trontzan eta motozerrarekin aritu behar dute parte-hartzaileek. «Oso lehia bizia da eta jendeari gustatuko zaio», dio Larrañagak. «Binaka aritzen dira, eta parekoak izanez gero oso denbora gutxiko tartea dago; horrek interes handia pizten du publikoan», gaineratu du.
Euskal Timber Stihl Timbersport ospetsuaren 'anaia txikia' da lehiaketa hau. Mundu osoan milioika jarraitzaile ditu. Euskal Herrian egingo den lehen edizio honetan, euskal eta Estatuko kirolari onenak izango dira: Iker Vicente, Larrañaga bera, Julen Alberdi 'Txikia IV.a', Xabier Zaldua, Ioritz Gisasola edo Eneko Saralegi, besteak beste. Estatuko kirolariak ere izango dira tartean, hala nola Segoviako Abel de Vicente edo Dani Vicente nafarra; azken hau Stihl Timbersport lehiaketako munduko txapelketan 8 aldiz aritutakoa da.
Publicidad
Lehen kanporaketan, esaterako, 3 minutu eta 2 segunduan amaitu zituen lanak Larrañagak, Dani Vicenteren atzetik sailkatuta (hark 2:52an amaitu zuen). Aurretik izan zituen Xabier Zaldua (2:35) eta Julen Alberdi (2:33). Iker Vicente izan zen azkarrena, 1:55eko kronoarekin. «Lehia honetan asko nabaritzen da jarduna, gauza guztietan bezala, eta Vicente aurretik ere trontzan aritutakoa da», azaldu du aizkolari azpeitiarrak.
Beraz, abenduaren 20a bitarteko asteak entrenatzen igaroko ditu, eta batez ere trontzan aritu beharko da. «Egurra prestatzeko garaian-eta, ohituta gaude motozerrarekin lan egiten, baina trontza beste gauza bat da».
Publicidad
Finala Aritzbatalde frontoian jokatuko da, abenduaren 20an.
Hurrengo helburuak
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión