Trikiti Elkarteko kideak, udalekoa eta Jose Luis Etxeberria 'Xapre', astearte honetan Soreasun egindako aurkezpenean.
Azpeitia

Jose Luis Etxeberria 'Xapre' omenduko dute San Jose trikiti jaialdian

Soreasu antzokian izango da zapatu honetan, 17:30ean hasita, eta Zaldibiko trikitilaria izango da protagonista beste askoren artean

Eli Aizpuru

Azpeitia

Martes, 12 de marzo 2024, 17:35

XXXIV. San Jose trikiti jaialdia izango da zapatu honetan, martxoaren 16an. Trikiti zaleen egutegian gorriz izan ohi den ekitaldia beste urte batez hartuko du Azpeitiak. Soreasu antzokian izango da, 17:30ean. Dagoeneko sarrera gutxi batzuk geratzen dira (testu hau idatzi baino lehen, hamar baino ez ziren geratzen, Kulturaz.eus atarian).

Publicidad

Trikiti munduko musikari ezagunak izango dira oholtza gainean. Hala nola, Lixarra anaiak, Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte, Zaldibiko lagunak, Xabier Zabala eta Andoni Egaña, Jon Ostolaza eta Andoni Larrañaga, Daniel Oiarbide eta Pello Urdangarin eta Imuntzo eta Beloki, Iker Allur eta Jokin Tolosa . Horien artean, protagonista bihurtuko da Jose Luis Etxeberria 'Xapre' soinu jotzailea, izan ere, trikitilari zaldibiarra omenduko dute.

Trikiti elkarteko kideek eta udalekoek aurkeztu zuten atzo jaialdia, Soreasun bertan. Han izan ziren Aitor Larrañaga Azpeitiko Udaleko Kultura batzordeburua eta Maider Jauregi, Aitziber Otegi, Jose Luis Garmendia 'Laja' eta Andoitz Antzibar Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko kideak, baita jaialdian omenduko duten Jose Luis Etxeberria 'Xapre' ere.

Elkarteko kideek nabarmendu zuten trikiti munduan pertsona «oso maitatua» dela Xapre. «Umila izan da, eta umiltasun horretatik bazter guztietan ibili da; bidea egin du, baina ez da hain ezaguna izan trikiti zirkulutik kanpo». Trikitiaren alde lan asko egiteaz gain, bertsolaritzarekin ere harreman estua du Xaprek.

Protagonistak, berriz, gustura hartu du errekonozimendua. «Trikitilaria izan naizela sinesteko motiboa emango dit», esan zuen.

Gaur egun plazak «erabat utzita» baditu ere, larunbatean «akaso» trikitia hartuko duela aurreratu zuen Xaprek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad