Azpeitia
'Jakinduriek mundue erreko dau' saioa, igandean, SanagustinenEzagutza zientifikoa eta bertsoak elkartuko dituen bertsozientzia saioa da eta 18:00etan izango da. Sarrera doan da, aforoa osatu arte
Azpeitia
Viernes, 24 de octubre 2025, 20:59
Jakinduria bertso bilakatuko da Azpeitian igande honetan, urriak 26an. Bertsolaritza eta dibulgazio zientifikoa uztartuko dituen 'Jakinduriek mundue erreko dau' saioa eskainiko da Sanagustin Kulturgunean, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak antolatuta.
Publicidad
Eli Pagola eta Julio Soto bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete Ainhoa Bereziartua, Cecilia Fernandez- Altonaga eta Gaskon Ibarretxe ikertzaileek proposatuko dituzten zientzia kontuei. Ekitaldia Idoia Torregarai kazetaria eta umoregileak gidatuko du.
Atsotitzak esaera labur eta zorrotzak dira. Ateraldi edo sententzia gisa har daitezke eta badira pentsaera jakin baten isla ere. Horietako bat da 'Jakinduriek mundue erreko dau' atsotitza, ezagutzarekiko mesfidantza agertzen duena. Urriaren 26an, ordea, erremedioa jarriko diete esaera zaharrari, ezagutza errimekin jantziz.
Helburu horrekin antolatu dute ikuskizuna. Ezagutza zientifikoa eta errimak elkartuko dira eszenatokian, bertsolariekin eta zientzilari edo ikertzaileekin.
Partaideak
Idoia Torregarai kazetaria eta umoregilearen zuzendaritzapean, Eli Pagola eta Julio Soto bertsolariek Ainhoa Bereziartua, Cecilia Fernández-Altonaga eta Gaskon Ibarretxe ikertzaileek labur azaldutako gaiei buruz bertsoak botako dituzte.
Ainhoa Bereziartuak irekiko du saioa: doktoretza aurreko ikertzailea da bera Ingurumen-Osasunean, EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, eta hiri-ingurunearen, airearen eta ongizatearen arteko loturaz hitz egingo du. Zehazki, aire kutsatuak gure burmuinari eta osasun mentalari ere eragin diezaiketela azalduko du, ez birikei soilik.
Publicidad
Ondoren, EHUko Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikaskeketako sailean doktoregai den Cecilia Fernandez-Altonaga hizkuntzalariak hizkuntza batzuk besteak baino zailagoak ote diren galderari helduko dio, hizkuntza-ikerketek eskaintzen dituzten ebidentziak oinarri hartuta.
Azkenik, Gaskon Ibarretxe, Neurozientzian doktorea eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Zelulen Biologia eta Histologia saileko irakasleak nerbio sistema birsortzeko ama zelulek duten gaitasunaz hitz egingo du. EHUn egindako ikerketa batzuk aipatuko ditu bereziki, hortzen muinean neurona berriak sortzeko eta garuneko kalteak konpontzeko gaitasuna duten ama zelulak daudela erakutsi dutelako. Sarrera doan da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión