'Ezagutu jasangarritasuna' jarduera eskainiko da igandean Ekoetxean. EKOETXEA

Azpeitia

Igandean 'Ezagutu jasangarritasuna' jarduera eskainiko da Ekoetxean

Bi txanda antolatu dituzte: 11:00etan eta 17:00etan Parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea webgunean

Sara Utrera

Azpeitia

Miércoles, 3 de septiembre 2025, 20:08

'Ezagutu jasangarritasuna' izeneko jarduera eskainiko da igandean. Hilak 7an, Azpeitiko Ekoetxean. Bi ordutan egingo dute: goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 17:00etan. 90 minutu iraupena duen jarduerak jolasa eta ikaskuntza uztar-tzen ditu. Parte hartzaileek bi mapa eta galdera multzo bat jasoko dituzte hasieran. Jarraian, hiru kategoriatan (identifikazioa, bilaketa eta sormena) sailkatutako 15 erronka gainditu beharko dituzte.

Publicidad

Aurrera egin ahala, informazio baliotsua aurkituko duzu ondorengo gai hauei buruz: Klima-aldaketa, uraren kontserbazioa, tokiko fauna eta flora, energia-iturri iraunkorrak, hondakinen kudeaketa eta kontsumo arduratsua.

Bakarka zein taldeka parte hartzeko aukera ematen duen jolasa da, autonomia eta talde-lana sustatuz. Jarduera doakoa da eta parte-hartzaile bakoitzak beharrezko tresnak jasoko ditu ikertzeko, enigmak ebazteko eta erronka osatzeko.

«Ausartu erronka onartzera eta bizi esperientzia ahaztezina Azpeitiko Ekoetxean! Keinu txiki batek alde handia eragin dezake! Zatoz eta ezagutu keinu horiek zein diren», adierazi dute antolatzaileek.

Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea Ekoetxearen webgunean. Horretarako sartu: https:// ekoetxea.eus/esperientzia/ezagutu-jasangarritasuna/ atarian. Izena ematerakoan jarduera zein ordutan egin nahi den aukeratu beharko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad