Herritarren babesa eskatzeko mezua zabaldu dute
Jueves, 28 de enero 2021, 00:12
Honako deialdia zabaldu dute Azpeitiko ostalariek sare sozialen bitartez: «Kaixo herritar. Pandemiak zuzenean kolpatu gaituen ostalariak, bereziki Azpeitian, egoera jasangaitz batean aurkitzen gara, laguntza eta baliabiderik gabe. Politikariek ez dute dirurik bideratzen gure sektorera eta horregaitik, egunak pasa ahala gure egoera gero eta larriagoa da. Hau esanda, Azpeitiko herritarriei laguntza eskatzera gatoz, gure eskariek oihartzun gehiago izateko guztion beharra dugulako. Gaur (osteguna),auto karabana egingo dugu, 19:00 etan Landetako Orendaundi poligonotik abiatuta. Larunbatean berriz, manifestazioa egingo dugu Azpeitiko plazatik abiatuta, hori ere 19:00etan. Zuen laguntza eta babesa eskertuko dugu, indar handiagoa egingo dugu eta. Aldez aurretik, eskerrak».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión