Azpeitia
Gosari osasuntsuen eta apaingarri jasangarrien saioak, EkoetxeanE.A.
azpeitia.
Sábado, 29 de noviembre 2025, 20:23
Abenduaren 6rako eta 7rako bi jarduera antolatu dituzte Ekoetxean. Doan izango dira baina aurrez izena eman beharko da, partaide kopurua mugatua delako.
Publicidad
Abenduaren 6an, larunbatez, 'Lurzoru osasuntsuak, gosari osasuntsuak' izenburuko tailerra eskainiko da, Aitziber Aizpuru Elikuko dietista-nutrizionistaren gidaritzapean. Lurzoruaren Munduko Eguna ospatuko dute Ekoetxean, 'Lurzoru osasungarriak hiri osasungarriak' lelopean. Bi orduko saioa izango da, 10:30etik 12:30era artekoa. Izena ekoetxea.eus atariaren bitartez eman daiteke.
Abenduaren 7an, berriz, Gabonetako apaingarri jasangarrien inguruko jarduera egingo dute. Etxerako apaingarriak egingo dituzte partehartzaileek. Arte eta diseinu eskolaren eskutik, naturak apaintzeko eskaintzen dituen aukerak ikasiko dituzte partehartzaileek. Bi orduko saioa izango da hau ere, 10:30etik 12:30era, eta Ekoetxean bertan izango da baita ere. Aurrez egin beharko da inskripzioa eta horretrako ekoetxea.eus atarira jo behar da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión