Ver fotos
Gogoz ospatu dute azpeitiarrek Santio Eguna eta jada saninazioen zain daude
Sagardo lehiaketa Lizeaga sagardotegiak irabazi du; Mausitxa elgoibartarrak, gazta lehiaketa eta ganaduzaleei omenaldia egiteko aprobetxatu dute XXV. Blonda txapelketan
Eli AIZPURU
Lunes, 25 de julio 2022, 18:27
Egun handia izan dute Azpeitian. Bi urteren ostean, herritarrek gogoz hartu dituzte Santio Eguneko ospakizunak eta plaza jendez gainezka izan da ordu batzuetan Baserritarren Eguna ospatzeko.
Inguruko sagardogileen plaza bihurtu ohi da Azpeitia egun honetan eta astelehen honetan, ohi bezala, 23 sagardogile aurkeztu dira-plazako arkupeko bat- 48.a zen lehiaketara. Estua izan da lehia. Izan ere, lehen sei sailkatuen artean lau puntuko aldea besterik ez da izan eta epaimahaikideek izan dute lana, lehenengo biren artean gainera berdinketa egon baita. Azkenean, Lizeaga izan da irabazlea, Alorrenea bigarrena eta Altzueta, hirugarrena.
Gazta lehiaketari dagokionean, Elgoibarko Mausitxa baserriko gaztagilearentzat izan da saria. Bi urtean behin, Euskadiko Blonda Txapelketa ere egin ohi da Azpeitian, txapelketa eta erakusketa tartekatuz antolatzen baitute. Aurtengoan, XV. Txapelketa izan da eta data esanguratsua kontuan hartzeko, urte hauetan guztietan ganaduekin lehiaketa honetan parte hartu duten baserritarrak omendu dituzte. Lehiaketa amaitu ostean, bertsolariek hainbat bertso abestu dizkiete, egindako lana eskertuz.
Lehiaketa berari dagokionean, berriz, Bizkaitik eta Gipuzkoako hainbat herrietatik etorritako baserritarrak izan dira, beren ikuiluetako ganadurik onenekin, noski. Tartean, Azpeitiko Agite baserrikoak eta Eizmendikoak. Azken honek, Eizmendi baserriko Idoia Esnaolak, alegia, jaso ditu emandako sarietatik bi eta Nekane izan zuen protagonista. Bera izan baitzen hazitik sortutako ganadurik dotoreena, batetik, eta baita urrixa onenaren saria jaso duena ere.
Haragitarako animaliarik onena Makuleta baserriko (Arrieta, Bizkaia) Iturbe anaiena izan da eta azkenik, ikuilu txapeldunaren saria Markinako Illaispe baserrira joan zen. Jende ugari izan da plazan eta herritarren artean nabaria da festarako gogoa. Nahikoa sagardo, gazta edo hegaluze pintxo jan eta edan ostean, arratsaldean, errekortadoreekin jarraitu du jaiak. Horrez gainera, musikak ere hartu du protagonismoa, Jaineken txarangarekin edota Kalakan taldeak Perez Arregi plazan eskaini zuen ikuskizunarekin.
Bihar, asteartea, atseden txiki bat hartuko du egitarauak eta bihar ekingo dira berriro azpeitiarrak festa usainean. Izan ere, haurrentzat ur parkea izango da Perdillegin arratsaldean eta San Inazioetan toreatuko diren zezenen desenkajonamendua ere izango da, 19:00etan, zezen plazan. Bertan, Ana Romero, Murteira Grave eta La Palmosilla ganadutegiek saninazioetarako ekarritako zezenak ikusteko aukera izango da. Gainera, 22:00etan, udal musika bandak kalera aterako du Azpeitiko pasodobleen entsegua. Plazan izango da hori, 22:00etan hasita.