Azpeitia

Espetxera materiala helarazteko kanpaina abiatu dute

E. A.

azpeitia.

Miércoles, 3 de diciembre 2025, 20:28

Elizbarrutiko espetxe pastoraltzak, urtero egin ohi duen moduan, Eguberrietako Kanpaina antolatu du 'Itxaropenetik askatasunerantz elkarrekin' lelopean.

Publicidad

Lelo horrekin bat, Azpeitiko Parrokiako lagunek material bilketa hasiko dute. Asteazken eta ostegun arratsaldetan egingo dute bilketa, parrokiako lokalean, 17:30etik 19:00etara bitartean.

Hainbat material biltzeko eskaera egin dute Martutene 2025 kanpainaren barruan. Honakoa da eskatutako materialen zerrenda: barruko arropa berria, kirola egiteko arropa (galtzak, kamiseta edo jertsea), txankletak, kirol oinetakoak (39tik 46ra gizonezkoen kasuan; eta 37tik 40ta, emakumezkonean), turroi biguna, tabako gorria eta metxeroak, zigiluak, gutunazal eta boligrafoak; eta azazkal mozkailu txikiak.

Parrokiako taldeak herritarrak animatu nahi ditu Gabon sasoi honetan laguntza ematera. «Zuen eskuzabaltasunak, pertsona guztiengana iristea ahalbidetzen du, eta Martuteneko espetxean, Elizaren presentzia bizirik mantentzea», diote.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad