Azpeitia
'Eskutik eskura euskaraz' jaialdia, Santa Zezilia ospatzekoJende ugari gerturatu da Juan Antxieta musika eskolako kideek Soreasu antzokian eskaini duten emanaldira
Azpeitia
Jueves, 20 de noviembre 2025, 20:02
Santa Zezilia Eguna ospatuko da bihar, larunbatean, eta Musika Eskolak musikarien eguneko ospakizunak aurreratu ditu. Jende ugari bildu zen Soreasu antzokian asteazken iluntzean denetariko doinuak entzuteko. 'Eskutik eskura euskaraz' pasa dituzten doinuak.
Publicidad
Musika tresnak, ahotsak, bakarkakoak edo taldeka, hainbat eta hainbat doinu entzuteko aukera izan zen, guztiak ere kanta euskaldun ezagunak. Ekitaldiaren amaieran, Musika Eskolan ikasketak amaitu dituzten dozena bat ikaslek euren diplomak jaso zituzten eta musikak eta honen ikasketek adinik ez dutela adierazteko, Felixa Garmendia igoarazi zuten oholtzara. Hark ere jaso zuen errekonozimendua.
Ez dira hemen amaitu musikarien eguneko ospakizumak. izan ere, bihar, larunbata, Udal Musika Bandak ere Santa Zezilia Eguneko kontzertua eskainiko du. Sanagustin kulturgunean izango da hitzordua, eguerdiko 12:30ean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión