Pasa den astean Madalenako ermitan eman zuen kontzertua Aire(h)ari bikoteak eta jende ugari gerturatu zen . E. A.

Azpeitia

Enparan atzeko zelaian jarraituko du 'Udako Musika Printzak' egitasmoak

Easo Sinfonietta taldearen emanaldia izango da ostegun honetan eta Mucalinda flamenko hirukotea ariko da ostiralean. Bi kontzertuak 21:00etan hasiko dira

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 16 de julio 2025, 20:15

Ez ohiko musika eskaintzaz ez ohiko agertokietan eta aire zabalean gozatzeko aukera izango dute, beste behin, musika zaletuek Azpeitian. Udako Musika Printzak egitasmoaren bigarren eta hirugarren emanaldiak eskainiko baitira ostegunez eta ostiralez. Pasa den astean Madalenako ermita izan zen txoko aukeratua eta datozen bi kontzertuak herriko beste txoko batean izango dira: Enparan dorretxearen atzeko zelaian. Bi saioak 21:00etan hasiko dira.

Publicidad

Easo Sinfonietta izango da ostegun gaueko protagonista. Duela bi urte sortu zuten taldea, musika ikasle eta musikari profesional talde batek. Lucía Arzallusen gidaritzapean, bi lan nagusi eskainiko dituzte emanaldian: Carl Reinecke alemaniarraren Flautarako kontzertua eta Manuel de Falla espainiarraren El amor brujo pantomima. Azken obra honetan, gainera, Mireia Galarza azpeitiarraren parte-hartzea izango da, narratzaile lanetan.

Zikloari amaiera emango dio Mucalinda Famenko hirukotearen kontzertuak ostiral gauean. Daniel Ayala eta Igor Iturria gitarristek eta Alvaro Urbano perkusionistak osatzen dute hirukotea, eta flamenko fusioan oinarritzen dute euren proposamen artistikoa. Azpeitian izango dira udako gau batez musika printzak eskaintzen. Honenbestez amaiatuko da aurtengo egitasmoaren eskaintza.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad