Azpeitia
Datozen bi igandeetan jokatuko da Azpeitiko Erremonte TxapelketaIgande honetan hasiko da lehia, finalaurrekoekin, eta irabazleek hurrengo igandean, abenduaren 7an, jokatuko dute finala
Azpeitia
Viernes, 28 de noviembre 2025, 20:47
Igande eguerdian jokatuko dira aurtengo Azpeitiko Erremonte Txapelketako finalak. Egin berri dute lehiaketaren aurkezpena eta aurreratu dutenez, «ez da ohikoa» igandetako ordutegia baina horrekin jendea «pilotalekura erakartzea» dute helburu antolatzaileek. Sarrera doan izango da.
Publicidad
Udaletxean egin dute lehiaketaren aurkezpena eta bertan izan dira Ion Oteiza Azpeitiko Udaleko Kirol batzordeburua, Xabier Gonzalez Oriamendi 2010eko gerentea, Carlos Larrañaga Epi kristaldegiko ordezkaria eta txapelketan parte hartuko dute zortzi pilotarietatik bost.
Izarraitz pilotalekuan jokatuko dira partidak, 12:00etan hasita. Igandean, azaroak 30ean, hasiko da lehia. Finalaurrekoak jokatuko dituzte estreinako eta irabazleek astebete beranduago, abenduaren 7an, jokatuko dute finala. Lau bikote ariko dira lehian Azpeitiko Erremonte Txapelketan.
Aiestaran VII.a-Juanenea eta Goikoetxea V.a-Larrañaga bikoteek jokatuko dute lehen finalaurrekoa; eta Ansa II.a-Eskudero eta Ezkurra II.a-Aiestaran VI.a bikoteek bigarrena. Finalaurrekoetako bi irabazleak sailkatuko dira abenduaren 7ko finalera. Beste partida «berezi» bat ere iragarri dute Oriamendikoek egun horretarako.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión