Azpeitia
Biele enpresako Nagore Agirrezabalak irabazi du Hizkuntzen Ginkana100 euroko saria irabazi du Bertan merkatari elkartearen barruan dauden dendetan gastatzeko
Eli Aizpuru
AZPEITIA.
Miércoles, 3 de diciembre 2025, 20:28
Euskararen Eguna baliatu du Azpeitiko Udalak Hizkuntzen Ginkanako saria banatzeko. Biele enpresako Nagore Aguirrezabala izan da aurtengo irabazlea, eta lantegira bertara joan dira saria ematera Aitor Larrañaga Euskara batzordeburua eta Alaitz Imaz Eleguneko teknikaria.
Publicidad
Azpeitiko Udalaren Elegune zerbitzuaren erabiltzaile diren ondorengo sei enpresetako langileek hartu dute aurten Hizkuntzen Ginkana lehiaketan: Abelur. Biele, Iraurgi Berritzen, Kulturaz Kooperatiba, Landeta Burdin Lanak eta San Martin egoitza.
Irabazleak 100 euroko saria irabazi du Azpeitiko Bertan merkatari elkartearen barruan dauden dendetan gastatzeko. Parte-hartzaile guztien artean 50 euroko beste sari bat ere zozketatu da, eta hori Kulturaz Kooperatibako Garazi Lazkanori egokitu zaio.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión