Azpeitian ospatuko da bihar, larunbatez, 2023ko Bertso Eguna
E.A.
azpeitia.
Jueves, 26 de enero 2023, 22:52
Bertsozale elkarteak Azpeitia aukeratu du aurtengoan Bertso Eguna ospatzeko. Bihar, urtarrilaren 28an, egingo da eta egun osoko plana antolatu dute. 11:30ean elkartu eta kalez kaleko poteoa egingo da, libreko bertso saio irekiekin. Ondoren, 14:30ean, bertso bazkariak egingo dira zenbait elkartetan: Oilo Soro, Zulo Zabal, Ziripot, Oilagorra eta Txalintxo elkarteetan. Gainera, gustu guztiak asetzeko moduan, mota ezberdineko bertso saioa eskainiko da horietako bakoitzean: libreko saioak, gaiekin osatutakoa edota bertso saio musikatua. Arratsaldean poteoa izango da, eta 21:00etan afaria eskainiko da Elikagunean. Afalostean izango da bertso ekitaldia Elikagunean bertan.
Publicidad
Bertsolariak
Bertso bazkariei dagokionez, bost izango dira aldi berean elkarte banatan. Tartean, hiru libreko saio izango dira: batean, Jone Uria eta Sustrai Colina ariko dira (Oilagorran); bestean, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza (Zulo-Zabalen); eta hirugarrenean, Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga (Oilo-Soron). Bertso saio musikatua ere izango da Txalintxon, eta han ariko dira Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Gaztelumendi, Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal; musikaren ardura izango dute Gari Otamendik eta Ixak Arrutik. Ematen zaizkien gaiei erantzunez ariko dira, berriz, Andoni Egaña eta Nerea Elustondo bosgarren bertso bazkarian (Ziripot elkartean).
Elikagunean afaldu eta afalostean ere izango da bertso saiorik. Eñaut Martikorena eta Maialen Lujanbio ariko dira librean; gaiak jarrita, Ane Labaka, Maddi Aiestaran, Peru Abarrategi eta Sarai Robles; eta bertso jarriekin, Aissa Intxausti, Ander Fuentes Itturri, Joanes Illarregi, Josune Aramendi eta Xabat Illarregi. Gai jartzen ariko dira Ane Ezenarro eta Imanol Artola Felix.
Dagoeneko elakarte batzuetako bazkarirako txartelak agortu dira, Txalintxo edo Oilo-Soron, esaterako baina gainerako bazkarietarako eta afari eta afalosteko saiorako txartelak www. bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión