Sagardo eta gazta lehiaketen antolatzaileak Elosiagako Añota sagardotegian egindako aurkezpenean. E.A.

Azpeitiako Baserritarren Eguna goi mailako egitarauarekin dator aurtengoan ere

49. Sagardo txapelketa, ganadu erakusketa, gazta lehiaketa, pintxoak, bertsoak eta musika ez dira faltako datorren asteartean, Santio Egunean

Eli Aizpuru

Azpeitia

Jueves, 20 de julio 2023, 17:53

Lau egun besterik ez dira falta Saninazioen atarian, festan murgiltzeko. Santio Eguna da asteartean, egun handia herrian, Baserritarren Eguna ospatzen baita eta ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute Azpeitiko Sagardoaren lagunak, Euskal Sagardoak eta Sagardoa route elkarteek Añota eta Udalarekin elkarlanean. Añota sagardotegian bertan egin da hain zuzen ere, Sagardo Egunaren aurkezpena. Bertan azaldu dituzte xehetasunak antolatzaile Sebastian Lizasoren, Euskal Sagardoako teknikari Olatz Mitxelenaren eta udaleko festa batzordeburu Mikel Odriozolaren azalpenekin. Hauekin batera gainerako antolatzaile eta herriko gaztagileak ere izan dira.

Publicidad

Aurtengoa 49. Sagardo Txapelketa izango da eta honen bueltan antolatu dira ekitaldiak. Ohi bezala, 23 sagardogile lehiatuko dira -plazako arkupeko bat- eta 3.300 inguru botila ekarriko dituzte. Ezin da sagardogileen kopurua aldatu plazako arkupetan sartzen direnak direlako. Honakoak izango dira lehian parte hartuko duten sagardo etxeak; Aburuza (Aduna), Alorrenea (Astigarraga), Altzueta (Hernani), Añota (Azpeitia), Urdaira (Usurbil), Astiazaran (Zubieta, Donostia), Itxasburu (Hernani), Barkaiztegi (Donostia), Begiristain (Ikaztegieta), Igeldo (Igeldo, Donostia), Egiluze (Errenteria), Etxeberria (Astigarraga), Gaztañaga (Andoain), Irigoien-Herrero (Astigarraga), Lizeaga (Astigarraga), Oiarbide (Astigarraga), Eula (Urnieta),Petritegi (Astigarraga), Ola (Irun), Rezola (Astigarraga), Sarasola (Asteasu), Izeta (AiaZarautz) eta Zabala (Aduna).

Ohi bezala, epamahaiko kideek erabakiko dute zein den sagardo onena eta herritarren saria ere izango da.

Sagardo txapelketako antolatzaileen esanetan, emakume bakarra izango da epaimahaian, hori dela eta, emakumeei dei egiten diete aurrera begira «parte hartzera animatzeko».

Sagardoarekin batera txekor eta hegaluze pintxoak eta Idiazabal jatorriko XXIII. Gazta Lehiaketaren gaztagileek jarritako pintxoak salduko dituzte plazan. Txekor, hegaluze eta gazta pintxoak 2 eurotan izango dira salgai. Bestalde, sagardoa edan ahal izateko basoa edo kopak 5 euro balio du eta «nahi adina sagardo edateko aukea izango da, plazako botilak agortu arte», esan dute antolatzaileek.

Beste ekitaldiak

Sagardo lehiaketarekin batera, XXIII,-ez Idiazabal jatorriko gazta txapelketa ere izango da eta 24 gaztagile izango dira lehian gazta onenaren saria eskuratzeko.

Garaiz hasiko da festa. 10.00etarako, herriko pilotari gazteak Izarraitz pilotalekuan izango dira, 38. Cesar Valverde txapelketako finalak jokatzeko. Ondoren, Napartasunari gorazarre egingo diote Urolakoen Napar Zuzterrak taldeko kideak eta kalejiran aterako dira, plazan ekitaldia egiteko. Ordurako, eskualdeko ganadu erakusketaz gozatu ahal izango da eta martxan izango dira 12.00etarako sagardo eta gazta lehiaketa ere. Egunean zehar beste ekitaldiak ere izango dira. Kantu Jira, haurrentzat ikuskizuna edo Errekortarien txapelketa, besteak beste.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad