Borrar
Haijijijai festa batzordeko kideak plazan aegindako aurkezpenean. E.A.
Azpeitia

Festa herrikoien Haujijijai batzordeak jaietako egitaraua prestatu du

Bi urteren ostean, «berriz lehertzeko prest» agertu dira bertako kideak eta festetan izango denaren berri eman dute

ELI AIZPURU

azpeitia.

Asteazkena, 20 uztaila 2022, 00:07

Comenta

«Aurreko urtean jendearen segurtasuna eta osasuna bermatuko zituen festak antolatu nahi izan genituen, beti ere garaian zeuden segurtasun neurriak errespetatuz», honela hasi zuen Festa herrikoien batzordeko kide Ibai Berezibarrek antolatu duten egitarauaren berri emateko prentsa deialdian. Orduan, udalak bertan behera laga zituen asmoak –pandemia tarteko, ospakizunak ez egitea erabaki zuen erakundeak–. Aurtengoan, ordea, iaz hartutako konpromisoarekin aurrera egin eta Haujijijai batzordeak egitarau oparoa antolatu du. «Berriz lehertzeko prest» agertu dira, beraz, Marea Arroxako kideak.

Hainbat bilera ireki egin ostean, dagoeneko egitarauaren hainbat ekitaldi azalduta dituzte batzordekideek. Hala nola, bost urteren ondoren, bakailao txapelketa izango da berriro. Bakailao txapelketarako izen-ematea zabalik da, eta Korrale, Jim Clark, Sanagustin eta Haginpe tabernetan nahiz 943 15 70 68 (Kultura Saila) telefonora deituta egin daiteke.

  • Uztailak 24 Umeen Eguna

  • 14 00. Bazkaria.

  • Ondoren, jolasak.

  • Uztailak 25. Baserritarren Eguna 13:00. Kantujira kantu poteoa Alde Zaharrean.

  • Uztailak 30, larunbata 11:00. Hamaiketakoa plazan.

  • 12 00. Marea Arroxa.

  • Ondoren, Skapaie.

  • 15 00. Herri bazkaria.

  • 17 00. Txosnagunearen irekiera eta jolasak.

  • 19 00. Kalejira Skapaie elektrotxarangarekin.

  • 22 00. Ruse Skaren kontzertua.

  • 23 30. Bada Giro! taldearen kontzertua.

  • Uztailak 31. Txomingeroen Eguna 13:00. Txomingeroen poteoa plazatik.

  • 15 00. Txomingeroen bazkaria.

  • Ondoren, kalejira

  • 22 00. Ithaka.

  • 01 00. Ezpalak taldea.

  • 02 30. Ukabil.

  • Abuztuak 1, astelehena 12:00. Bakailao txapelketa.

  • Ondoren, bakailao jana.

  • 22 00. J Martina kontzertua.

  • 01 00. Ziakhus eta Durum Solo Karneren emanaldia.

  • 02 30. Maixa eta Malakias.

  • Abuztuak 2, asteartea 07:00. Gaupaseroen argazkia.

  • Ondoren, zumba.

Herri bazkaria

Haujijijai batzordeak antolatu ohi du San Inazio bezperako herri bazkaria. Sarrerak uztailaren 27an eta 28an erosi ahal izango dira. Hain zuzen ere, 17:00etatik 20:00etara jarriko dute txartelak saltzeko mahaia, plazan. Bazkarirako txartelak 10 eurotan erosi ahal izango dira. Kamiseta ere jarriko dute saltzen, 5 eurotan.

Eraso matxisten aurka

Bestalde, herriko jaiak «eraso matxistak jasateko testuinguru aproposa» direla gogorarazi du Festa Batzordeko beste kide Jokine Jimenezek. Hori dela eta, festa giroan pairatzen diren erasoak «borrokatzeko neurriak» hartuko dituztela aurreratu du. Hori dela eta, Itaia talde feministak eta Haujijijai batzordeak elkarlanean, eraso matxisten aurkako protokoloa jarriko dute martxan.

Beraz, «txosnetan lanean ariko diren guztiei» dei egiten diete uztailaren 26an, 19:00etan, azoka plazako aretoan egingo den protokoloaren aurkezpenera bertaratzera. «Bertan, protokoloaren baitan hartuko diren neurrien xehetasunak emango ditugu», gaineratu du Jokine Jimenezek.

Honekin, «ekintzetan parte hartzera» gonbidatu dituzte herritarrak Marea Arroxako kideek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Festa herrikoien Haujijijai batzordeak jaietako egitaraua prestatu du

Azpeitia: Festa herrikoien Haujijijai batzordeak jaietako egitaraua prestatu du