Udalak euskararen inguruko politikak herritarrekin adostekoparte hartze prozesua abiatu du
Euskara sailak galdetegia zabaldu du ekarpenak jasotzeko. Astelehenetik aurrera, etxez etxe liburuxka bat banatuko da; euskararen osasunaren inguruko datuak jasotzeaz gain, nola parte hartu azaltzen da bertan
Udaleko Euskara sailak datozen urteetarako Euskara Plana ontzeko parte-hartze prozesua abiatu du, plangintzan herritarren ikuspegia txertatzeko xedez. Prozesuaren nondik-norakoak azaltzearekin batera, Marijose Arregi Euskara zinegotziak Azkoitian euskarak bizi duen egoera islatzen duten hainbat zertzelada ere eman ditu, Jasone
Publicidad
Bilbao Euskara teknikariarekin batera gaur egindako aurkezpenean. «Gaur euskarak bildu gaitu, euskarari hegoak ematen jarraitu nahi dugulako, Azkoitia arnasgune izaten segitzea nahi dugulako», adierazi du Arregik.
Marijose Arregik azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak «Aroa, Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa» onartu zuen iaz datozen hamar urteei begira, eta Udalak, «nahiz eta eskumen soziolinguistiko osoa izan, euskarari lotutako politikak zehazteko orduan, Aroa planak jasotzen dituen jarraibideak aintzat hartuko ditu». Hori horrela, plana herritarrekin batera landu nahi du Euskara sailak. «Zer egiten den aztertu, zer indartu behar dugun edota zer gehiago egin daitekeen jakin nahi dugu, eta horretarako baliatu nahi dugu parte-hartze prozesua». Lanketa guzti hau Udaleko Euskara saila eta UEMA elkarlanean ari dira burutzen. «Euskara Mahaia ere aipatu nahi dut bidelagun dugulako euskararen normalizazioaren bide honetan».
Astelehenetik aurrera, etxez etxe liburuxka bat banatuko da. Euskararen osasunaren inguruko datuak jasotzeaz gain, nola parte hartu azaltzen da bertan. Euskara sailak galdetegia zabaldu du ekarpenak jasotzeko. Kasu honetan, galdetegia paperean erantzun nahi duenak, gero Udaletxeko sarreran eta Elkargunean jarritako buzoietan entregatu beharko du. Digitalki erantzuteko, berriz, ondorengo loturan sartuta nahikoa da: labur.eus/AzkoitiaEuskara edota www.azkoitia.eus atarian sartuta. Baita eskuorrietan agertzen den QR kodearen bidez ere. Online gaurtik bete daiteke galdetegia, eta parte hartzeko azken eguna abenduaren 4a izango da. «Proposamenak modu zehatzean eta landuan bidaltzeko eskatzen dugu, ondoren behar bezala baloratu eta teknikoki eta politikoki garatu ahal izateko», azaldu du Jasone Bilbaok. «Galdetegia oso sinplea da eta herritarrak animatzen ditugu minutu batzuk hartu eta hausnarketatxo bat egitera, proposamen aberasgarriak izan ditzagun esku artean», gaineratu du euskara teknikariak.
Galdetegiari lotuta, bi bilera ireki egingo dira. «Euskara Mahaia bilduko da abenduaren 17an eta urtarrilaren 21ean, baina besteetan ez bezala, bilera horiek irekiak izango dira, eta interesa duten guztiek bertaratu daitezke», azaldu du. Jasotako proposamenak aztertuko dira lehenengo saioan, eta behin behineko proposamena azalduko da bigarrenean.
Publicidad
Marijose Arregi Euskara zinegotziaren esanetan, helburua da «ahalik eta proposamen gehien jasotzea» eta beraz, herritarrak galdetegia betetzera animatu ditu.
Euskararen erabilera Azkoitian Euskararen egoeraren harira, hainbat datu esanguratsu eman ditu Arregik. «Datuak modu askotara interpretatu daitezkeen arren, esperantzarako arrazoiak ere badirela uste dut. Datu positiboa: Azkoitiko erabilera Euskadikoa, Gipuzkoakoa eta Urola kostakoa baino altuagoa da batezbeste. %67an gaude. Eta hori baino garrantzitsuagoa da eman duen bilakaera. Zortzi urtetan, 6 puntu igo da. 2014an, %61ean geunden», azaldu du Arregik.
Datuak mamitzen segita, zinegotziak azaldu du Azkoitian lau herritarretatik hiru euskaldunak direla. %76k euskaraz ondo ulertu eta ondo hitz egiten du. %10ak ondo ulertzen du nahiz eta kostata hitz egin, eta %14 erdaldunak dira.
Publicidad
Adin tarteari dagokionez 5 eta 24 urte artekoek dakite gehien euskaraz, haurrak eta gazteak, eta jaitsi egiten da 45 eta 64 urte artekoetan. «Aipatzekoa da erabilerari dagokionez, gazteak direla euskara gehien erabiltzen dutenak. Ume eta helduen artan gaztelania eta beste hizkuntza batzuk sartzen joan dira, eta hori argi-argi erronka daukagu», azaldu du. Bilakaera oro har positiboa da, «umeen kasuan ezik, zortzi urtetan bost puntu jaitsi delako erabilera haurren artean. Hor diagnostikoa egin beharra daukagu, beherakada horren arrazoiak ezagutzeko, eta egoerari buelta eman diezaieketen neurriak hartzeko».
Inguruei dagokienez, esan daiteke, gaur egun herritarren erdiek baino gehiagok euskara etxean jaso dutela, «baina kopuru hori jaisten joan da pixkanaka. Azken 30 urteotan, euskararen erabilera etxean beheraka joan da. Gaztelaniak edo beste hizkuntza batek hartu du toki hori. Hor ere badago beste alerta txiki bat», nabarmendu du.
Publicidad
Azken xehetasun gisa, Azkoitian gaztelaniaz euskaraz baino hobeto moldatzen diren askok euskararen aldeko hautua egitenduela azaldu du Euskara zinegotziak. «Iñaki Iurrebaso soziolinguistak erabiltzen duen aldagaia kontuan hartuta, alegia, hiztuna zein hizkuntzatan sentitzen den erosoen».
Proiektu desberdinak martxan Informazio horrekin batera, Udalak martxan dituen egitasmoak ere jaso ditu, adibide gisa, 'Gu ere Bertsotan' proiektua, Mintzalagun, Hike eizan! Azkoitiko ahotsak, Esaizu euskaraz! Argitalpnea edota Kantari Azkoitia aipatuko ditu Arregik. «Bakoitzak bere garrantzia du eta denen baturak euskara indartzeko balioko duelakoan nago.
Publicidad
Uemarekin elkarlanean ere hainbat kanpaina landu ditugu, esaterako, haur jaioberrien gurasoei eta erroldatu berriei eskuorria bidaltzen zaie euskarara gerturatzeko gonbitea eginez», gaineratu du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión