Azkoitia
Santa Zeziliaren omenezko emanaldia eskainiko dute gaur arratsaldean Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek18:15ean hasiko da eta aurretik, eguna girotzen hasteko, trikitilari eta panderojoleek kalejira egingo dute
S. U.
AZKOITIA
Jueves, 20 de noviembre 2025, 20:02
. Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak Santa Zeziliaren omenezko emanaldia eskainiko du gaur, 18:15etik aurrera, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan.
Publicidad
Eguna girotzen hasteko, trikitilari eta panderojoleek kalejira alai bat egingo dute herriko kaleetan zehar, «musikaz betetako giroa sortuz emanaldia hasi aurretik», azaldu dute Bizkargitik.
Emanaldian, Bizkargi Eskolako ikasleek parte hartuko dute musika, kantu eta dantzekin: Musikalean, Musika tailerrako, soka taldeko eta bandako kideek hartuko dute parte; Kantu herrikoiak eskainiko dituzte Abesbatzak, soka taldeak, bandak eta piano-joleek. 'Oñazez', 'Ama begira zazu' eta 'Bohemian Rhapsody' abestiez gozatzeko aukera izango da, abesbatzakoen, soka taldekoen, piano-joleen eta bandaren (lehen bi abestietan) eskutik; Eta 'Ehun da lau ilargi bete', trikiti, pandero eta ahots taldeen eskutik. Eskolako dantzariek, berriz, Brokel dantza, Txantxo dantza, Alpargata, Fandangoa eta Arin-arina eskainiko dituzte.
«Musika, dantza eta herri tradizioak bat eginik, Xixili Donearen omenezko arratsalde berezia izango da. Hurbil zaitez eta gozatu gure ikasleen lanarekin eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolaren ilusioz beteriko emanaldiarekin!», gonbidatu dute eskolatik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión