Azkoitia
Saharar herriari babesa adieraztea du helburu ostegun honetan egingo den Isilune Zirkuluak (20:00)E. A.
Azkoitia.
Miércoles, 19 de noviembre 2025, 20:12
Hileko hirugarren ostegunean egin ohi duten bezala, gaurkoan ere Isilune Zirkulua plazan elkartuko da. Iluntzeko 20:00etan dute hi-tzordua jarrita bertan.
Publicidad
Hil honetan, Mendebaldeko Sahararen aldarriak eramango dituzte plazara. Honela, 'Mendebaldeko Sahara, sahararrentzat! Sahara askatu! Sahara hurra! aldarrikapena izango da kontzentrazio isileko leloa.
Isikune zirkuluen sorrera
2007an Frantzian frantziskotarrek hasitako ekimena da Isilune Zirkuluak. Hainbat gizarte-proiektutan inplikatutako talde eta kolektibo sozial ezberdinez osatutako ekimena da.
Hainbat mugetan dauden etorkin, errefuxiatu eta pertsonei elkartasuna adierazteko indarkeriarik gabeko ekintza da.
Kontzentrazio isilaren bidez, pobreek eta/edo etorkinek jasaten dituzten bidegabekeriak salatu nahi dira. Errealitate bidegabeak ezagutzera emateko, errealitate horiek isiltasunetik pertsonalizatzeko eta publikoki salatzeko erreferentziazko gunea izatea du helburu.
Jakina denez, ekimen honen parte-hartzaileek zirkulu bat osatzen dute isilean eta hilero aldarrikepenen bat egin ohi dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión