Azkoitia

Musika bandak Santa Zezilia kontzertua emango du gaur, larunbata

E. A.

Azkoitia.

Viernes, 14 de noviembre 2025, 19:57

Azaroaren 22an ospatu ohi da Santa Zezilia eguna, musikariei lotutako ospakizuna. Aurten, ordea, helduen danborrada dago Azkoitian egun horretan, beraz, astebete aurreratu dute urtero Azkoitiko Musika Bandak eskaini ohi duen kontzertua. Hala, gaur, larunbatez, izango da emanaldia. Kontzejupean, 12:15ean. Guztira, zortzi abesti eskainiko ditu musika bandak. Honakoa da prestatu duten egitaraua: A Santa Cecilia (Radaelli); Caballería ligera (F. Von Suppe); Pepita Greus (Pascual Perez Chovi); El Caserio-Preludio (Jesus Guridi); Barcelona (F. Mercury & M. Moran); Coco (Eduardo Moreno); Tapia ta Leturia (Lantz Unanue) y Mexico (Francis Lopez).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad