Azkoitia
'Maspalomas' filma eta 'Elara, bidaia bat izarretara' antzerkia dira Baztartxoko eskaintzak astebururakoE. A.
AZKOITIA.
Viernes, 26 de septiembre 2025, 07:07
73. Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean lehiatu eta arrakasta itzela lortu ostean, zinema aretoetan izango da 'Maspalomas' filma eta Azkoitia izango du lehen plazetako bat. Jose Ramon Soroiz eta Nagore Aranburu, besteak beste, dira Moriartitarrek zuzendutako filmaren protagonistak.
Publicidad
Larunbatean eta igandean 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, arratsaldeko 20:00etan emango dute filma herriko antzokian. Filma jatorrizko bertsioan eskainiko dute, gaztelerazko azpitituluekin.
Igandean, berriz, 17:00etan, Mar-Mar Teatroak haurrei eskainitako 'Elara, bidaia bat izarretara' antzezlana taularatuko du. Aurrez hartu nahi izanez gero, sarrerak eskuragarri daude www.entradium.com atarian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión