Ehunka lagun bildu zen atzo goizean Azkoitiako plazan euskararen aldeko aldarria egiteko. E. A./UDALA

Azkoitia

Kantuz eta euskaraz ospatu dute Euskararen Eguna

Herriko ikastetxeetako ikasle eta irakasleak elkartu ziren plazan 'Azkoitian zahar eta gazte, jaie eta aste, euskara aske' lelopean

Eli Aizpuru

Azkoitia

Miércoles, 3 de diciembre 2025, 20:28

Abenduaren 3, Euskararen Eguna, ospatu zuten atzo Azkoitian beste hainbat herrietan bezala. Ehunka lagun elkartu ziren plazan. Ikastetxeetako ikasle eta irakasle nahiz herritar ugari bildu ziren. Ana Azkoitia alkateak egin zien harrera eta hark egindako euskararen aldarrikapenaren ostean, abesteari eman zioten gerturatutakoek. Imanol Urbietaren 'Behin betiko', Bulegoren 'Gure bihotzaren taupadak', Laboaren 'Txoriak txori' eta 'Santimamiña' abestu zituzten eta hainbat ikaslek 'Azkoitian, zahar eta gazte, jai eta aste, euskara aske' zioen pankarta udaletxeko balkoian ipini zuten.

Publicidad

Plazako ekitaldiaz gain, DBH3 eta DBH4ko ikasleek bingo musikatuaz gozatzeko aukera izan dute Elkargunean, Yogurinha Borovarekin eta Akrata Kristirekin, eta hainbat sari ere etxeratu dituzte hainbatek.

Udalak eta Euskara Mahaiak antolaturiko ospakizun egitarauak arratsaldean jarraipena izan zuen 'Mikra' ikuskizunarekin eta Berdinki Zirku Garaikidea Azoka plazan izan zen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad