Jan-edanerako, dantzarako, muserako, elizkizunetan parte hartzeko edo ikuskizunez gozatzeko, gerturatu da jendea Urrategira. IBON ERRAZU

Azkoitia

Jende ugari gerturatu da Urrategiko jaietaz gozatzera

Mus txapelketarekin zabaldu zuten egitaraua ostiralean; auzo bazkaria izan zuten larunbatean eta igandean, berriz, Urrategi Amaren eguna ospatu zuten

Eli Aizpuru

Azkoitia

Lunes, 14 de julio 2025, 20:11

Giro ezin hobean igaro dituzte, beste behin, jaiak Urrategi auzoan eta jende ugari gerturatu da. Ostiralean, esaterako, orain arteko XVIII Mus Txapelketa jendetsuena izan zuten bertako elkartean. 59 bikotek eman zuen izena. Txipillo eta Imanolek jantzi zituzten txapelak. Bigarren postuan, Aritz eta Arkaitz sailkatu ziren eta hirugarrenean, Korta eta Iban. Laugarrenentzat ere izan zen saririk eta hau Patxi eta Pellori egokitu zitzaien.

Publicidad

Auzo bazkaria izan zuten hurrengo egunean eta igandean, berriz, Urrategiko Amaren eguna ospatu zuten. Festa egitarau zabala izan zuten egunean zehar. Hasteko, mezak ospatu ziren eta jendea bai oinez, autoz edo udalak horretarako espreski egokitutako autobus zerbitzuen bidez gerturatu zen auzora. Ondoren, «Illarregi anaien bertso jario bikainaz eta trikitilarien laguntzarekin eguerdiko bazkarira artekora di da batean joan zitzaigun», adierazi dute auzotarrek.

Arratsaldean, besteak beste, herri kirol saioa izan zen, Norde eta Malen Barrenetxeak, lehen aldia zuten Urrategiko plazan eta jarraitzaile ugari gerturatu zen.

Antolatzaileek Urrategiko jaien aldeko zozketa ere egin zuten. Otarre bat zozkatu zuten, eta 236 zenbakia da irabazlea. Sariturik agertu ez zenez, ordezko zenbakia 16a da. Irabazleak 15 eguneko epea izango du zenbaki irabazlea aurkezteko (uztailaren 27a arte). Lehen zenbaki hori agertuko ez balitz, erreserbakoak izango du otarrea jasotzeko aukera. Zenbakiaren jabeak 656 78 50 80 telefonora deitu beharko du saria eskuratzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad