Azkoitia
Giro paregabea eta partaidetza aparta X. San Martin mendi lasterketanKategoria desberdinetan 170 korrikalari inguru lehiatu ziren eta Borja Zubizarreta azkoitiarra izan zen garaile proba nagusian
Azkoitia
Sábado, 15 de noviembre 2025, 21:15
San Martin jaietan murgilduta dago izen bereko auzoa eta atzokoan egitarauko ekitaldi garrantzitsuenetakoa ospatu zen. Hamargarrenez antolatu zuten San Martin mendi lasterketa eta eguraldi onak lagunduta, jende ugari bertaratu zen.
Publicidad
Kategoria desberdineko probak egin ziren: gaztetxoena, umeena eta nagusiena. Guztira 170 lagunek hartu zuten parte. Bederatzi kilometro eta 450 metroko desnibela gainditu behar izan zuten proba nagusiko ibilbidean, Hiru kategoriatan banatu zuten proba, eta gizonetan, Borja Zubizarreta izan zen San Martingo kanpaia jotzen aurrena , 00.44.07 denbora eginda; bikote mistoetan, Jon Intxausti eta Naroa Uria izan ziren azkarrenak, 00.55.28 eginda; eta emakumeetan, Elene Aldalur helmugaratu zen estreinako, 00.59.23 denborarekin.
Behin lasterketak amaituta, txikitxoek gozokiekin gozatu ahal izan zuten eta zozketa ugari ere egin zituzten korrikalari guztien artean.
Gaur ere festan
Gaur, igandea, izango da San Martin jaietako azken eguna. 11:00etatik aurrera hamaiketakoa egingo dute eta arratsaldean, 16:00etan, umeen jolasekin emango diete amaiera festei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión