Azkoitia
Garikoitz Mendizabal txistulariak kontzertua eskainiko du, Musika Bandak eta Txalkor taldeak lagundutaLarunbat honetan, 12:15etik aurrera, Kontzejupean, izango da emanaldia
S.U.
azkoitia.
Jueves, 2 de octubre 2025, 20:14
Garikoitz Mendizabal txistulariak kontzertua eskainiko du bihar, hilaren 4an, 12:15etik aurrera. Kontzejupean izango da emanaldia, eta bidelagun izango ditu Musika Banda eta Txalkor Txistulari Taldea. «Zestoan munduratu bazen ere, Mendizabalek hegoak eman dizkio txistuari, nazioartekotuz», gogoratu dute. Hego Koreako edo Libanoko orkestra sinfonikoekin jo du, baita Quebec-eko, Bratislavako edota San Petersburgo hirietakoekin ere, besteak beste. 19 disko ditu kaleratuta, azkena, aurten bertan. Josu Okiñena piano-jolearekin batera, 'Iragana Betikotzen' atera du, euskal ondare musikala berreskuratzeko eta zabaltzeko duen konpromisoari irmo eutsiz.
Publicidad
Biharko kontzertuan, Mendizabalek, Musika Bandak lagunduta, bost obra eskainiko ditu. Luis Urteagak txistu bandarako idatzitako 'Euskal Kanta Bilduma' izeneko rapsodiarekin emango dio hasiera. Eduardo Morenoren 'Txistu eta Bandarako Rapsodia'-rekin jarraituko du. «Bertan, nostalgia, poza, erritmoa eta hausnarketak batzen dira ezohiko modu batean landuak, musika deskriptibora edo pelikula bateko soinu banda estilora gerturatuz», azaldu dute antolakuntzatik.
Xabier Zabalaren 'Irribarrea' balada joko du jarraian, «bakoitzak bere modura goza dezan». Eduardo Gorosarrik idatzitako 'Idiarena bariazioekin' maisu-lanak, «exijentea dena txistulariarentzat», eta Eduardo Morenoren 'Variaciones de un tiempo pasado' obrek osatuko dute Musika Bandarekin partekatuko duen errepertorioa.
Amaitzeko, Txalkor Txistulari Taldeak Txomin Mujikak Angel Mari Arenasi eskainitako Biribilketa joko du, 'Angel Mari Arenas' izenekoa. Estreinaldia izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión