Domusa Teknik taldea garaipena ospatzen. MIKEL AMENABAR 'OTOLA')

Azkoitia

Domusa Teknik taldearen garaipen garrantzitsua beheko postuetatik aldentzeko

Taldeak atseden hartuko du asteburuan, joan den asteazkenean Melillan jokatu baitzuen asteburu honi dagokion partida

Sara Utrera

azkoitia.

Miércoles, 12 de noviembre 2025, 20:47

Domusa Teknik ISBk garaipen garrantzitsua lortu zuen pasa den larunbatean Azkoitian. Bost porrot jarraian jaso ondoren, taldeak irabazi beharra zuen partida bati aurre egin behar zion. Eta hala egin zuen, Azkoitia eta Azpeitiko emakumezkoen saskibaloi taldeak 75-66ko emaitzarekin lortu zuen garaipena Alter Enersun Al-Qazeres Extremaduraren aurka.

Publicidad

Lehen laurdena hiru puntu behetik bukatu zuen Domusak, 17-20ko markagailuarekin. Atsedenaldira bitartean, saskiratze aldaketak nagusi izan ziren, eta 37-38 behetik joan zen taldea. Taldearen momenturik onena atsedenaldiaren ostean iritsi zen, 26-13ko partzialarekin laurden bikaina eginez eta azken laurdenera iritsi baino lehen 12 puntu goitik jarriz. Cacereseko taldea markagailuan hurbiltzeko saiakerak egin zituen, baina Domusakoek ondo eutsi zioten aldeari.

Skylan Vann eta Ines Vieira izan ziren partidako jokalari nabarmenenak 19 puntu eta 12 punturekin, hurrenez hurren. Larunbatekoarekin, Domusa Teknik bere hirugarren garaipena lortu du eta, ondorioz, sailkapeneko azken postuetatik aldendu da. Taldeak atseden hartuko du asteburu honetan, joan den asteazkenean Melillan jokatu baitzuen asteburu honi dagokion partida.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad