Domusa Teknik eta Biele ISBk Azkoitian jokatuko dute larunbatean. Mikel Amenabar

Azkoitia

Domusa Teknik eta Biele ISBk Azkoitiko Elkargunean jokatuko dute asteburuan

Emakumezkoen taldeak Oses Construcción taldearen aurka neurtuko ditu indarrak bihar, eta gizonezkoen taldeak, berriz, Cultural Deportiva Leonesa taldearen aurka

Sara Utrera

Azkoitia

Jueves, 4 de diciembre 2025, 19:50

Domusa Teknik eta Biele ISBk Azkoitian jokatuko dute asteburu honetan. Emakumezkoen taldeak Oses Construccion taldearen aurka jokatuko du bihar, eta gizonezkoen taldeak, berriz, Cultural Deportiva Leonesa taldearen aurka.

Publicidad

Emakumezkoen taldea Fustecma NB Castelló-ren aurkako porrot gogorraren ostean iritsiko da partidara. Azkoitiko eta Azpeitiko taldeak 70 -53 galdu zuen (25-8, 21-11. 11-15 eta 13-19), joan den larunbatean Castellon jokatutako partidan, hamargarren jardunaldian.

Domusa Teknik ISB sailkapeneko zazpigarren postuan dago 14 punturekin. Bihar laugarren sailkatua den Oses Construcción izango du aurkari (17 puntu), 13:00etan, Azkoitiko Elkargunean.

Gizonezkoen taldea

Gizonezkoen taldeak, bere aldetik, atsedena izan zuen pasa den asteburuan eta porrotaren ostean helduko da hurrengo jardunaldira ere. Pasa den azaroaren 22an, Sarrigurengo kiroldegian, Castillo de Gorraiz Valle Egüe taldearen aurka jokatutako partidan, Biele ISBk 69-77 (18-17, 18-25, 15-15 eta 19-20) galdu zuen. Sailkapeneko bigarren postuan dago Biele ISBk, 15 punturekin, eta Cultural y Deportiva Leonesa zortzigarren sailkatuaren aurka jokatuko du bihar. Hitzordua 18:00etan izango da Elkargunean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad