Azkoitia
Danborrada, kirola, baserriko produktuak, musika eta dantza San Andres jaietanGaueko 22:00etan aterako da danborrada Aingeru kaletik. Eguraldiak lagundu ezean, apur bat laburtuko da ibilbidea
Hemen dira San Andres jaiak, eta asteburuan zehar ekintza ugari izango dira denon gozamenerako. Gaueko 22:00etan aterako da danborrada Aingeru kaletik Herriko plazarantz, eta han lehenengo geldialdia egingo dute partaideek. Jarraian, Plazaberritik barrena, Balda plazara helduko dira taldeak, bigarren geldialdia egiteko. Handik Julio Urkixo kalera abiatuko dira eta bueltan, berriro, Plazaberri zeharkatu eta Herriko plazara iritsiko dira partaideak. 'Azkoitia' obra entzuten den bitartean, Ana Azkoitia alkateak Azkoitiko bandera altxatuko du kantinerak eta banderadunak bidelagun dituela.
Publicidad
Eguraldiak lagundu ezean, apur bat laburtuko da ibilbidea, eta Herriko plazan ez da lehenengo geldialdia egingo. Aingeru kaletik zuzenean Plazaberri aldera joko dute. Edonola ere, ibilbidea murriztu edo ez taldeetako zuzendariek desfilea baino orduerdi lehenago erabakiko dute, 21:30ean.
13 konpainia eta 500 lagunetik gora izango dira kalean. Besteak beste, Idiarena, Umore Ona, Xoxote edota San Martin piezak joko dituzte kalez kale. Konpainiek hala adostuta, Gazako genozidioa salatzeko eta Palestinari elkartasuna erakusteko, danborradaren buruan Palestinako bandera aterako dute.
Kirola arratsaldean
Danborrak astindu aurretik, gaur arratsaldean, kirola izango da nagusi. San Andres Igeriketa Saria ospatuko da Zubiaurre Igeriketa Elkartearen eskutik. 16:00etatik aurrera, txikienek (LH3-4) 25 metro egingo dituzte igerian eta 50 metro helduenek (LH5-6); Marea Urdinekoek, berriz, 25 metro egingo dituzte igeri.
Denbora onena egiten duten kategoria bakoitzeko hiru partaideekin podiumak osatuko badira ere, guztiek jasoko dute sari bat: domina eta gozoki poltsa bana banatuko da. «Aurtengo sari banaketa, Marea Urdinak eskualdeko herri eta biztanleengan utzitako arrastoa azpimarratzeaz gain eta pertsona guztiak saretzeko elkartearen ibilbide arrakastatsua aitortzeaz gain, podiumeko sariak banatzeko ohorea izango dute elkarteko kideek», azaldu dute Zubiaurretik.
Publicidad
San Andres saria Zubiaurre Igeriketa Klubaren festa eguna da, maila guztietako igerilariak elkartu eta familiekin batera ospatzeko eguna izaten baita.
Egun honen garrantzia kontuan hartuta, familia argazkia ateratzeko baliatuko dute ekitaldia. Beraz, Zubiaurreko kide guztiei eskatzen zaie 14:00etan kiroldegira hurbil daitezela argazkia ateratzeko (sarrera zaharretik). Ekipazioa ez duenak kamiseta zuria jantzi beharko du.
XX. Herri Lasterketa ere izango da gaur, 16:30etik aurrera, Raka Maraton Kirol Elkarteak antolatuta. Herriko plazan hasi eta amaituko da 10 kilometroko proba, eta 350 lagun inguruk parte hartuko dutela aurreikusten da.
Publicidad
Baserriko produktuak, musika eta dantza
Bihar, goizean zehar, plazan gure baserrietan ekoiztutako bertako produktuen erakusketa eta salmenta eskainiko da. Bederatzi ekoizlek hartuko dute parte: Azkoitiko Ipintza, Zumeta, Santa Krutz, Zabaleta eta Balentzixa baserriekin batera, Azpeitiko Etxearreta eta Berastegi, eta Elgoibarko Lizasagar Sagardotokixa izango dira plazan. Baserriko produktuen postuekin batera, talo tailerra eskainiko da, eta bolillo lanen erakusketa ere egongo da.
Musikak eta dantzak ere izango dute beren tartea. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak eta Txalkor Txistulari Taldeak San Andres kalejira eskainiko dute 11:00etatik aurrera, eta Goiko Losan, Bat Bitan taldearen eskutik, Plaza-Dantzak izango dira Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallusekin12:30etik aurrera.
Publicidad
Eguraldi txarra egiten badu, Plaza-Dantzak Goiko Losatik Azoka Plazara tokialdatuko dira. Bizkargi Dantza eta Musika Eskolaren eta Txalkor elkartearen saioa, berriz, Elkargunean izango da.
Barrakak
Zoritxarrez, aurten ez da karruselik izango barraketan. Antolakuntzak Udalari jakinarazi dionez, zaldiko-maldikoa ekarri eta zabaltzeaz arduratzen den pertsonak gaixotasunagatiko baja hartu behar izan du, eta denbora faltagatik ezin izango da zerbitzua ordezkatu. çBestetik, barraketan musika kenduko da 18:00etatik 19:00etara, aniztasun funtzionala duten pertsonek barrakez gozatzeko aukera izan dezaten. Gainera, lehentasuna dute ilaran.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión