'Transir' kale ikuskizuna Balda plazan ikusi ahal izango da.

Azkoitia

Akrobaziak eta zuzeneko musika eskainiko ditu 'Transir' kale ikuskizunak

Balda plazan izango da, 19:30ean hasita «eraldaketari, aldaketari, bizitzari eta heriotzari buruzko jolasa» bihurtuko da ikuskizuna

Eli Aizpuru

Azkoitia

Viernes, 11 de julio 2025, 19:25

Larunbat honetan 'Transir' kale ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Balda plazan, 19:30etik aurrera.

Publicidad

Rojo Telon konpainiaren eskutik, «umore tonua duen eszenaratze arina» da Transir. Akrobaziak eta zuzeneko musikak bat egiten dute ikuskizunean eta lau emakumek osatzen dute konpainia..

Sortzaileen hitzetan, ikuskizuna «eraldaketari, aldaketari, bizitzari eta heriotzari buruzko jolasa» da. Izan ere, «zirkuan bizitza dugu jokoan», diote.

«Gure giza izaera, azkenean hil egingo garela, dena amaitzen dela eta dena ez dagoela gure esku onartzeak, agian, orainaz, garenaz, sentitzen dugunaz eta nahi dugunaz pentsatzeko aukera emango digu», diote.

Rojo Telon konpainiaren hirugarren proiektu sortzailea da 'Transir'. Konpainia 2015ean sortu zen, eta gaur aurkeztuko duten lana eszenara eraman aurretik, jaialdiz- jaialdi eta plazaz-plaza ibili da bere aurreko sorkuntzekin,'Soy Ellas' eta 'Nudo' ikuskizunekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad