Azkoitia

2026ko udal tasak eta zergak eztabaidan gaur, asteazkena, 18:00etan hasita

E. A.

azkoitia.

Martes, 14 de octubre 2025, 20:34

Azkoitiko Udalak ez ohiko bilkura egingo du gaur, asteazkenean, 18:00etan hasita. Bertan 2026rako udal zergen eta tasen inguruko gai nagusiak aztertuko dira. Bilkuran, trakzio mekanikodun ibilgailuen, ondasun higiezinen, hiri lurren balio gehikuntzaren, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergen kuotak zehazteko Ordenantza Fiskalen aldaketen hasierako onespena izango da gai nagusietako bat.

Publicidad

Era berean, udal jabari publikoa okupatzeagatik tasa, hondakin solidoak eta geldoak biltzeko, tratatzeko eta aprobetxatzeko zerbitzuaren tasa, eta udal zerbitzu publikoak eman eta jarduerak egiteagatik arautitako tasak ere izango dira eztabaidagai.

Bilkuran, halaber, Zubiaurre-Elkargune Institutuko kultur, kirol eta aisialdi ekipamenduetan eta Ugarteigaran estali gabeko igerilekuetan eskaintzen diren zerbitzuen tasak arautzen dituzten aldaketak landuko dira, herritarrek zerbitzu horiek erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak egokitu ahal izateko.

Amaitzeko, datorren urteko taxi tarifak ere onartzeko prozedura hasiko da, sektorearen jarduera arautzeko eta herritarren zerbitzuen kalitatea bermatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad