'Zubeltzu' bertso paper lehiaketako sariak banatu dira Deban
Lehiaketa hiru kategoritako irabazleak bertan izan ziren
A.S.
Viernes, 15 de abril 2016, 01:04
Zuhatza Euskera Elkarteak eta Debako Udalak Jose Antonio Soraso 'Zubeltzu' bertsolari itziartarraren omenez antolatu ohi den bertso paper lehiaketako sariak joan den larunbatean banatu zituzten Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan. Sariak banatzerakoan, egile batzuk euren bertsoak kantatu zituzten.
Publicidad
Lehiaketa hiru kategoriatan zatitu zen. LHko atalean June Sudupe izan zen 60 euroko sariaren irabazlea. 'Klima Aldaketa' izenburuko bi kopla egin zituen. Maila honetan gazteek 'Lo hartu ezinik nago' gaiaren inguruan bertso bat edo bi kopla osatu behar izan zituzten. Amaiur Poncek bigarren postua eskuratu zuen 'Familia' izenburuko bi koplarekin eta 40 euroko saria eraman zuen. Danel Aranberrik hirugarren saria, 30 eurokoa, eraman zuen, 'Txupinazoagatik lo hartu ezinik' izenburuko bi koplekin.
DBHko ikasleen gaia 'Telebistako saio batera joateko zalantzan nago' izan zen. Beste urtebetez jarraian, Aloña Salegi izan zen maila honetako irabazlea zazpi koplako lan batekin, 100 euroko saria lortu zuen. Irati Aznalek, bigarren saria jaso zuen 60 eurokoa, 'Nire talentua' izeneko hiru koplako lanarekin. Berriz, lehengo urtean bezala, Julia Ronek hirugarren saria, 40 eurokoa jaso zuen, hiru koplako lan batekin.
Nagusietan, edozein gaiez idatzi zezaketen. Aurten epaimahaiak ez du garailerik aukeratu. Bigarren postuan, Josune Arakistainek 'Orratzak' izeneko bost koplaz eginiko lan bat aurkeztu zuen eta 150 euroko saria lortu zuen horri esker. Hirugarren postuan, Karlos Larrañagak 'Hauxe da hauxe mundu petrala' zortzi koplako lanarekin 100 euroko saria lortu zuen.
Kolore Anitz eguna
Bihar Kolore Anitz eguna izango da Deban. Zuhatza Euskara Elkarteak eta Kolore Anitz aisialdi taldeak antolatuta, eguerdiko 12etatik aurrera, plaza berrian, Haur Hezkun-tza eta Lehen Hezkuntzako umeek ekintza desberdinez gozatzeko aukera edukiko dute. DBHkoek, aldiz, arratsaldeko seietatik aurrera gynkana bat egingo dute plaza berrian. Gauerako gaztetxean kon-tzertuak antolatu dira, Skaleak eta Gozo-Gozo erromeria taldeekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión