Saharako haurrei ongi etorria egingo diete udaletxean igandean.

Gaur arratsaldean hasiko dira Aizarnako Amabirjin jaiak

Pilota, bertsoak, herri afaria eta erromeria izango dira gaur. Igandean, berriz, Saharako haurrei harrera egingo zaie Udalean

K. ARRIZABALAGA

Viernes, 14 de agosto 2015, 00:11

. Gaur, arratsaldeko 17:00etan, jaurtiko dute Aizarnako Amabirjin jaiei hasiera emango dioen suziria, eta hortik aurrera jai giroa nagusi izango dugu Aizarna auzo ederrean. Festak astelehenean bukatuko dira.

Publicidad

Gaur, pilota, bertsoak, erromeria eta herri afaria izango ditugu, eta bihar, Amabirjin egunean, arratsaldean ospatuko diren herri kirolak, harri jasotzaileak eta aizkolariak, eta gaueko erromeria, Obaneuke izango da musika taldea, aipatu beharko ditugu nagusiki. Etzi, igandea, oilasko biltzaileak izango dira protagonista nagusienak, herriko gazteak hor ibiliko baitira baserriz baserri dantza egin eta oilaskoak eskatuz.

Eguerdian herri bazkaria eta gazteen kalejira antolatu dituzte eta gauean, erromeria izango da Kupela taldearen eskutik. Eta horrela, poliki poliki jai hauetako azken egunera iritsiko gara non eta ekitaldi gehienak umeentzat egongo dira zuzenduak.

Horrela, astelehen goizetik eguerdia arte puzgarriak eta apar festa izango da eta segidan, hurrenez hurren, umeentzako bazkaria, ikuskizuna, jolasak, txokolatada eta DJ Jon musika jartzaile bezala bertaratzen diren guztiak alaitzeko.

Saharako haurrei ongi etorria

Beste alde batetik, Zestoako Wadna Taldeak, Zumaia eta Zarautzeko taldeekin elkarlanean, 'Oporraldiak bakean' programaren baitan gure artean uda pasatzen ari diren Saharako haurrentzat egun borobila prestatu dute iganderako. Zestoari dagokionez, goizeko 11:00etan hasita puzgarriak izango dira Laranjadi eta plaza inguruan. 13:00etan udaletxeko arduradunen aldetik harrera izango dute eta eguerdian bazkaria izango da.

Publicidad

Herriko haurrek ere parte har dezakete bazkari honetan, txartelak (5 euro) egun berean erosi ahal izango direlarik. Segidan pailazoak izango dira. Gau aldera Zarautzen izango da zita, izan ere, 22:00etan, ehunka 'farolillo' jaurtiko dira zerurantz bertako hondartzatik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad