Urnieta
Urnietan ere atzo ospatu zen Euskararen eguna hainbat jarduerarekinDatozen egunetan bakarrizketa bat eta antzezlan bat agertuko dira egitarauan
El Diario Vasco
Urnieta.
Miércoles, 3 de diciembre 2025
Euskararen Eguna ospatu zen atzo Urnietan ere eta bi ekintza antolatu zituen Manttale kultur elkarteak egun horretarako. Lehenengoa Egape Dantza Taldearekin batera izan zen ... eta arratsaldeko 18:00etan kantua eta dantza izan ziren San Joan plazan.
Publicidad
Ondoren, 19:00etan, 'Euskal Herri musika eta soinu-tresnak' emanaldia izan zen Saroben, Juan Mari Beltran laukotearen eskutik. Sarrera doakoa izan zen edukiera bete arte. Halaber, Liburu txiki klubaren saio berezia egin zen Euskararen Egunean. Hitzordua 17:00etan izan zen atzo Lekaio kultur etxeko areto nagusian eta 4-6 urte bitarteko haurrei egon zen zuzendua. Hurrengo egunetan ere ekitaldi bat baino gehiago antolatuko dira Urnietan. Abenduaren 12an, Kiroldegiko kulturguneko erabilera anitzeko gelan, 'Ztandap' bakarrizketa iritsiko da Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik. Hilak 14an antzezlan bat izango da protagonista Saroben. 'Desobedienteak 18/98' du izenburu eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da.
Hilabete berezi honen harira, hainbat ekitaldi antolatu dira euskararen eta euskal kulturaren inguruan Manttaleren, Egape Dantza Taldearen eta Etxeberri auzoko elkartearen parte har-tzearekin eta CESA-ren lagunzarekin batera.
Ekimen horiek, gainera, zuzenean lotuta daude Lourdes Iriondok landu zituen kulturaren esparru desberdinekin, kantua, antzerki eta eskulana, besteak beste, artista polifazetikoa izan baitzen. Lourdes Iriondoren heriotzaren 20. urteurrena betetzen baita abenduaren 27an. Ezinbesteko erreferentea izan zen euskal kulturaren transmisioan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión