Lan taldea elkartzen ari da azken boladan eta egitaraua betetzen ari da.

Urnieta

Euskaraldiko talde eragilea aurrera eramango diren ekintzak lantzen

Laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era ospatuko da euskararen erabilera areagotzeko helburuz

El Diario Vasco

Urnieta

Jueves, 20 de marzo 2025, 21:06

Urnietak maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldiaren laugarren edizioan parte hartuko du euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta herrian euskararen erabilera areagotzeko helburuz.

Publicidad

Euskaraldiaren aurtengo leloa 'Elkar mugituz egingo dugu' da, eta hain zuzen ere, horretan dihardu Manttale elkarteak, Batzokiak, EH Bilduk, Egapek, Magalek, Bagara taldeak, Udalak, Xoxokako auzo elkarteak, Aballarri guraso elkarteak eta Zanpatuzek osatzen duten talde eragileak. Izan ere, ekimenak iraungo duen egunetarako eta aurretik herria girotzen joateko zenbait ekintza prestatzen ari dira.

Jarduerak

Gauzaturiko bilera desberdinetan, besteak beste, ondorengo jarduerak aurrera eramatea adostu dute: Ekitaldi nagusia, hamaikako nagusiaren eraketa, familiei bideraturiko mendi ibilaldia, Adarrara irteera gauez, herriko musika taldeekin hitzordua eta 'Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa' liburua idatzi duen Jon Martinekin solasaldia.

Ekintza horien guztien egunak eta orduak zehazten direnean komunikatuko dira. Bestalde, txapen banaketa eta izen-emateak egiteko egun eta gune desberdinak ahalbidetuko dira. Horiek ere jakinaraziko dira ahal bezain pronto.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad