Urnieta
Ekintza desberdinak Aste Santuko oporretan GaztelekuanEl Diario Vasco
Urnieta.
Martes, 1 de abril 2025, 19:48
Urnietako Gaztelekuak hainbat ekintza antolatu ditu herriko nerabeentzat Aste Santuko oporrei begira.
Publicidad
Ekintza horietakoren batean parte hartzeko interesa dutenek martxoak 19 - apirilak 2 bitartean eman beharko dute izena. Orduan, gaur amaituko da izena emateko epea. Horretarako, izena-emateko orria jaso beharko dute Gaztelekuan guraso edo tutoreek sinatuta entregatzeko. Ondoren, guraso eta tutoreei zuzenduriko bilera egingo da. Hitzordua apirilaren 8an izango da, 19:00etan, Gaztelekuan.
Apirilak 14-apirilak 25 bitarten ekintza bat baino gehiago eskainiko dira Gaztelekuan: Billar txapelketa bikoteka, scape room goizez+hondartzan jolasak arratsaldez, laser-tag, graffiti tailerra, zinea Errenterian edo futbol txapelketa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión