Urnieta
Egitarau zabala 'Euskaraz bizi, euskaraz kanta' lelopean «gure hizkuntza eta kultura bultzatzeko»Efemeride garrantzitsu batekin iritsiko da, Lourdes Iriondoren heriotzaren 20. urteurrenarekin
El Diario Vasco
Urnieta.
Lunes, 1 de diciembre 2025, 20:31
Hizkuntza indarberri- tzen jarraitzeko eta herritarren egunerokotasunean bere erabilera areagotzeko saiakera egiten du Urnietako Udalak urte osoan zehar. Baita, euskarazko kulturgintza sendotzeko eta bultzatzeko ... ere, horretarako ekimen eta jarduera desberdinak bultzatuz eta babestuz.
Publicidad
Helburu estrategiko horiek aurrera eramateko funtsezkoa da urteko 365 egunetan lan egitea, baina egia da hilabete batzuk esanguratsuagoak direla. Abendua da horietako bat, abenduaren 3an ospatzen baita Euskararen Eguna. Aurten gainera, efemeride garrantzitsu batekin iritsiko da, Lourdes Iriondoren herio-tzaren 20. urteurrena betetzen baita abenduaren 27an. Iriondo ezinbesteko erreferentea izan zen euskal kulturaren transmisioan.
-
Gaur. 'Ai gure juaneteak' antzezlana Saroben, 19 00etan.
-
Bihar. Liburu txiki kluba 4-6 urte bitarteko haurrentzat; 17:00etan, Lekaion. Kantu eta dantza: Egape Dantza taldeak eta Manttalek antolatuta; 18:00etan, San Joan Plaza. Kontzertua: Euskal Herri Musika eta Soinu Tresnak. Beltran laukotearen eskutik Manttalek antolatuta. 19:00etan, Saroben.
Hilabete berezi honen harira, hainbat ekitaldi antolatu dira euskararen eta euskal kulturaren inguruan Manttaleren, Egape Dantza Taldearen eta Etxeberri auzoko elkartearen parte hartzearekin eta CESA-ren lagunzarekin batera. Ekimen horiek, gainera, zuzenean lotuta daude Iriondok landu zituen kulturaren esparru desberdinekin, kantua, antzerki eta eskulana, besteak beste, artista polifazetikoa izan baitzen.
Lourdes Iriondoren omenez, abenduaren 27an Ainhoa Ansak eta Irati Odriozolak kantaldia eskainiko da 12:30ean Lourdes Iriondo parkean. Eskaintza handia prestatu dute hilabetean zehar eta gaur 'Ai gure juaneteak' an-tzeztuko dute Saroben.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión