Urnieta

Aurrekontu irekien parte hartze prozesuaren informazio karpa ostiralean jarriko da

Etxeberri plazan goizean eta San Joan plazan arratsaldean egongo da eta bertan bozkatzeko aukera izango dute

El Diario Vasco

URNIETA.

Miércoles, 12 de noviembre 2025, 20:48

Aurrekontu irekien parte hartze prozesua bozketa fasean murgilduta dago. Urnietarrek prozesura bideraturiko 150.000 euroekin zein hobekuntza egitea nahi duten erabaki behar dute.

Publicidad

Hiru hautatu

Udal teknikariek herritarrek lehen fasean egindako proposamenetatik 10 lehenetsi dituzte eta horien artean 3 hautatu behar dira orain. Bozka gehien jasotzen dituzten proiektuak gauzatuko dira prozesura bideraturiko aurrekontua bete arte.

Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek dute parte hartzeko aukera azaroak 16 bitarte. Horretarako hainbat bide eskaintzen dira: kutxak, poston-tziak, webgunea eta APP-a.

Bestalde, azaroaren 14ean informazio karpa bat ipiniko da zalantzak izanez gero argitzeko. Bertan, bozkatzeko aukera ere eskainiko da. Etxeberri plazan (10:00-14:30) eta San Joan plazan (17:00-20:00) egongo da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad