Estitxu Alkorta, Agustín Valdivia eta Enara Eizagirre udaletxean burutako aurkezpenean. MARÍA

Lasarte-Oria

Euskara biziberritzeko prozesu estrategikoa abian da Lasarte-Orian

'Aroa' izeneko prozesua hilabete honetatik 2026ko udaberrira bitartean garatuko da, eta herritarren parte-hartzea izango du ardatz

María Cortés

Lasarte-Oria

Miércoles, 1 de octubre 2025, 20:56

Udalak Lasarte-'Aroa' prozesuaren hasiera aurkeztu du, udalerrian euskara indartzea eta, herritarrekin batera, datozen urteetan jarraitu beharreko bidea definitzea helburu duen esparru estrategikoa. Bertan izan ziren Agustin Valdivia alkatea, Estitxu Alkorta lehen alkateordea eta Euskara zinegotzia, eta Enara Eizagirre, prozesua dinamizatzeaz arduratu den Aztiker enpresako teknikaria.

Publicidad

Alkateak azpimarratu zuenez, «Lasarte-Oriak, 'Aroa' prozesuaren bidez, bide berri bat hasi nahi du euskara biziberritzeko eta hitz egiten dugunok ahalduntzeko. Azken urteetan urrats handiak egin ditugu, baina errealitate linguistikoa dinamikoa eta aldakorra da, eta horregatik behar dugu ikuspegi berritua. 'Aroa' ez da soilik udal ekimen bat izango: herritarren eta herriko eragileen parte hartze aktiboa ezinbestekoa izango da».

Estitxu Alkorta Euskara zinegotziak, bere aldetik, gogorarazi du udalerriak dagoeneko garatu dituela aurretiazko planak, hala nola Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) edo Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP), baina orain beharrezkoa dela «estrategia eguneratzea. Helburua da egoeraren gaur egungo diagnostikoa izatea, aukerak eta erronkak identifikatzea, eta ekintza zehatzak adostea euskarak aurrera egin dezan herriko bizitzako esparru guztietan».

Prozesuak bi fase izango dituela azaldu zuen Aztikerretik Enara Eizagirrek. «Lehenengoan herriko euskararen egoeraren diagnostikoa egingo dugu, datuak aztertuz, aurreko planak berrikusiz eta inkesta eta elkarrizketen bidez herritarren eta tokiko eragileen iritziak jasoz. Bigarren fasean, diagnostiko horretatik abiatuta, 'Aroa' diseinatuko dugu: helburuak, ardatz estrategikoak, ekintzak eta jarraipen-mekanismoak. Hori guztia azarotik urtarrilera bitartean hiru saio irekitan bilduko den talde motor batekin elkarlanean».

Beraz, prozesua hilabere honetatik 2026ko udaberrira bitartean garatuko da, eta herritarren parte-hartzea eta genero-ikuspegia izango ditu ardatz, emakumeen eta gizonen ahotsa berdin ordezkatuta egotea bermatuz.

Publicidad

Diagnostiko faseari ekiteko, Udalak egun hauetan online inkesta bat jarriko du herritarren eskura, udal kanalen eta tokiko hedabideen bitartez zabalduko dena. Bertan, euskararen egoeraz iritzia eman eta etorkizunerako proposamenak egiteko aukera izango da. Alkateak herritarrak prozesuan inplikatzera gonbidatu zituen, «proiektu kolektibo bat da hau. Euskararen etorkizuna guztion artean marraztu behar dugu. Bizilagunak prozesu honetan aktiboki parte hartzera animatzen ditut, gure hizkuntza eta gure herria indartzeko gakoa izango baita».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad