Hernani
Hernanikomik jardunaldiak ostiral eta larunbat honetan egingo dira Atsegindegi plazanEuskal komikiaren zaleek zita garrantzitsua izango dute egun hauetan Hernanin eta sektorearen erdigune bihurtuko da herria
El Diario Vasco
hernani.
Jueves, 20 de noviembre 2025, 20:02
Euskal komikiaren zaleek zita garrantzitsua izango dute gaur eta bihar Hernanin. Izan ere, aurten ere euskarazko komikiaren erdigune bihurtuko da gure herria, Hernanikomiki esker. Hauxe da Euskal Herri osoan euskara hutsezko komikigintzari bideratuta dagoen azoka bakarra.
Publicidad
Azaroaren 21 eta 22an ospatuko da IV. Hernanikomik, Udalak eta hainbat komikizaleren arteko elkarlanari esker soilik dena posible. Aitor Huizi Kultura zinegotziak adierazi duenez, «Durangoko Azoka izan ohi da euskal literaturaren urteko erakusleiho garrantzitsuena; haren aurretik, euskal komikigintzaren uzta bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu hernaniarrok eta Hernanira hurbiltzen direnek». Asisko Urmenetak sortu du aurtengo kartela.
-
Gaur.
-
11 00-14:00/17:00-20:00: Azoka Atsegindegin.
-
12 00. Markoren mundua.
-
17 00: Doberaren VI. Kromiki lehiaketaren sari-banaketa.
-
17 30: Antzuolako alardea. Xabier Sagasta.
-
18 00: Geuretik sortuak: Patrizia Etxegarai, Uxue Bereziartua, Usue Egia, Gaston eta Eneritz Ibarra.
-
19 00: Linbo planeta. Dejabu konpainia eta Paula Estevez.
-
19 30: Flanchin anaien abentura ikaragarrizkoa. Marko eta Philip Charlot.
-
20 00: Philip Charloten gitarra kontzertua.
-
21 00: Bertso-marrazketa afaria.
-
Bihar.
-
11 00-14:00/17:00-20:00: Azoka Atsegindegin.
-
12 00. Joseph Camino sari-banaketa: Jose Angel Lopetegi Lope.
-
12 30: Dzirt-dzart. Zuzeneko marrazketa: Iñaki Holgado eta Amaia Carrere.
-
17 00: Kontua eta zikina. Eneko eta Ibai Iztueta, eta Aritz Vieites.
-
17 30: Kateriñe. Maitena Illarramendi eta Iñigo Sarasola.
-
18 00: Azken afaria. Beñat eta Unai Gaztelumendi..
-
18 30: Medium. Martin eta Xabier Etxeberria.
-
19 00: Maurizia: biziminaren hotsa. Garbiñe Ubeda eta Garluk.
-
19 30: Maurizia gogoan trikitixa-saioa (Eider, Lierni eta Elaia)
-
komiki aurkeztuko dira An-tzuolako alardea (Xabier Sagasta); Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoko a (Uxue Bereziartua, Usue Egia, Gaston, Eneritz Ibarra eta Patrizia Etxegarai); Linbo Planeta (Dejabu eta Paula Estevez); Flanchin anaien abentura ikaragarrizkoa (Marko eta Philip Charlot); Kontua eta zikina (Eneko eta Ibai Iztueta, eta Aritz Vieites); Kateriñe (Maitena Illarramendi eta Iñigo Sarasola); Azken afaria (Beñat eta Unai Gaztelumendi); Medium (Martin eta Xabier Etxeberria) eta Maurizia: Biziminaren hotsa (Garbiñe Ubeda eta Garluk). Garbiñe Ubeda, Iñaki Otamendi eta Iratxe Retolaza ariko dira aurkezle lanetan.
Atsegindegi izango da Hernanikomiken bihotza. Han, argitaletxeen postuak egoteaz gain (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara), komiki-aurkezpenak, tailerrak, zuzeneko marrazketak, sari-banaketak, musika eta bestelakoak topatuko dituzte komikizaleek, kulturzaleek eta euskaltzaleek.
Aurtengoan, bederatzi komiki-aurkezpen izango dira bi egunez, arratsaldeetan: Antzuolako alardea (Xabier Sagasta); Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoko a (Uxue Bereziartua, Usue Egia, Gaston, Eneritz Ibarra eta Patrizia Etxegarai); Linbo Planeta (Dejabu eta Paula Estevez); Flanchin anaien abentura ikaragarrizkoa (Marko eta Philip Charlot); Kontua eta zikina (Eneko eta Ibai Iztueta, eta Aritz Vieites); Kateriñe (Maitena Illarramendi eta Iñigo Sarasola); Azken afaria (Beñat eta Unai Gaztelumendi); Medium (Martin eta Xabier Etxeberria) eta Maurizia: Biziminaren hotsa (Garbiñe Ubeda eta Garluk). Garbiñe Ubeda, Iñaki Otamendi eta Iratxe Retolaza ariko dira aurkezle lanetan.
Jose Angel Lopetegi 'Lope'k jasoko du aurtengo Joseph Camino saria. Hernanikomik-en, urtero, euskal komikigintzan egindako ibilbitzea saritzeko Joseph Camino saria ematen da. Aurtengoan, Jose Angel Lopetegi Lope-k jasoko du. Ipurbeltzen aritutakoa da, eta Gabairen atzean ere badago bere eskua. Horrez gain, marrazki bizidunen arloan ere aritutakoa da: Kalabaza Tripontzia, Lazkao Txiki, Txirrita edota Karramarro Uhartea-n. Biteri kultur etxean ikusgai egongo den erakusketa haren lanari buruzkoa izango da, azaroaren 22ra arte.
Publicidad
Bertso-marrazki afaria
Aurten, lehenengo aldiz, bertso-marrazki afaria ere izango da Hernanikomik-en baitan. Bertsotan, Eli Pagola eta Miren Artetxe ariko dira. Marrazten, aldiz, Adur Larrea eta Dom Campistron.
Afaria Santa Barbara elkartean izango da gaur, azaroaren 21ean, 21:00etan. Afaritarako txartelak egon dira salgai Biterin eta guztiak salduta daude.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión