Hernani
Hernaniko baserritarrentzako ordezkapen zerbitzua martxan jarri daUdazkenean lau ustiategik baliatu dute zerbitzua; 2026an, zabalagoa izango da
El Diario Vasco
hernani.
Sábado, 29 de noviembre 2025, 20:23
Hernaniko lehenengo sektoreko ustiategietan ordezkapen zerbitzua martxan jarri da udazken honetan. Zerbitzu honek Hernaniko baserritarrek gaixotasun edo istripu baten ondorioz lanerako ezindua aurkitzen denean, oporrak hartzeko edo karga handiko garaietan ordezko edo langile-laguntzaile bat edukitzeko aukera eskaintzen du. «Horrela, baserriko jardunak ez duela etenaldirik izango bermatzen da».
Publicidad
Irailetik azarora, Hernaniko lau ustiategik erabili dute zerbitzua. 30 egun izan dira ordezkapen-zerbitzuarekin bete direnak.
Udalak lagunduta, Behemendiren bidez eman da zerbitzua. 2.400 euroko ekarpena egin du Udaleko Lehen sektoreko sailak. Horrez gain, baserritarrek ere zati bat ordaindu dute.
Datorren urteari begira, eta zerbitzua lehenengo sektoreko profesionalei laguntzeko egokia eta interesgarria dela baloratuta, Hernaniko ustiategiei eskainiko den ordezkapen-zerbitzua zabalagoa izango da: Zazpi ustiategiri emango zaio zerbitzua eta 65 egun ordezkatuko dira. Udalak 5.300 euro bideratuko ditu.
Interesatuak dauden ekoizleak, Behemendirekin edo Hernaniko Udaleko lehenengo sektoreko sailarekin jarri daitezke harremanetan (Burujabetzen Etxea. Florida, 28. Telefono zenbakia: 943 256347).
Farmazia
Gaur Echeveste farmaziari egokituko zaio guardiako zerbitzua eskaintzea, Elkano kalea, 9.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión