Astigarraga

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat jarduera egingo dira asteazkenean

Juan F. Manjarrés

Astiagarraga

Martes, 2 de diciembre 2025

Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Udalak eta herriko eragileek (Xaguxar, Astigarragako AEK, Gure Izarra elkartea, Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigar elkartea, Gaztelekua eta Astindu Euskara Elkartea) antolatutako hainbat jarduera egingo dira herrian.

Publicidad

Ekitaldi guztiak arratsaldean izango dira eta txokolate batekin hasiko da, 16:30ean, Foru plazan. Gero bingo musikatua eta horma irudia, 17:00etan, plazan bertan. 1. Euskararen altxorraren bila 17:30ean hasiko da Kontxa Etxeberria plazan 16 urtetik gorakoentzat eta euskal lehiaketa, 18:00etan, 12-17 urte bitarteko gazteentzat.

Irradaka eta argazki erraldoia 18:30ean izango dira Kontxa Etxeberria plazan, eta afari-merienda egongo da, Arbaso taldeak giroturik, 18:45ean Kontxa Etxeberrian. Bukatzeko, Musika Eskolako ikasleen kontzertua, 19:00etan, Erribera kulturgunean egongo da.

Astigarragako Herri Eskolak eta Kiriketa Haurreskolak ere ospakizun bereziak izango dituzte gaur. Kiriketa haurreskolan euskal musikaz girotuko dute eguna. Eskolak, berriz, egun osoko egitaraua osatu du: 'Go!azen' telesailak ikasleen artean duen arrakasta ikusita, 'Gure lema' abestia abiapuntu hartuta, hauxe prestatu dute: Goizez ikaslagun taldeak elkartuko dira elkarrekin jolasen bat egin, ipuina kontatu edo kantuan aritzeko. Ondoren, Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldia egingo dute patioan: LH6-ko ikasleak izango dira ekitaldiari hasiera emango diotenak olerki bat irakurriz eta beraiek osatutako bertsoak abestuz; jarraian eskolaren aldarria entzungo da eta, bukatzeko, LH4ko ikasleek moldatutako 'Gure lema' abestiaren koreografia ikaslagunekin dantzatuko dute.

Bihar 'Hitanoa eta generoa XXI.mendean' hitzaldia. 18:30ean, Erribera kulturgunean egingo da. Euskararen Eguna ospatzearekin batera hausnarketarako tartea zabaltzea «ere garrantzitsua da». Izan ere, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua moteldu egin da azken hamarkadetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad