Astigarraga

A* Elkar zainduz prozesuaren lehen topaketa irekia azaroaren 27an

El Diario Vasco

ASTIGARQAGA.

Sábado, 22 de noviembre 2025, 21:06

Irailean hasi zen A* Elkar zainduz prozesua Astigarragan. Diagnostikoan hainbat ondorio nagusi atera dira, eta horiek partekatuko eta hausnartuko dira azaroaren 27an herritarrekin egingo den lehen topaketa irekian eta horrekin batera, zenbait behar eta lehentasun definituko dira. Elkar entzungo dute, abiapuntu komun bat ezarri eta tokiko beharrak, lankidetza-aukerak, ahuleziak eta indarguneak identifikatuz. Saioak ordu terdiko iraupena izatea aurreikusten da, 17:30ean hasita Erribera kulturgunean, eta itzulpen- eta zaintza-zerbitzuak eskainiko dira (zaintza-zerbitzua erabiltzeko, astebete lehenago eskatu beharko da: berdintasuna@astigarraga.eus/638 206586).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad