Andoain
Euskara indartzeko aldarria berriz ere atera zen Andoaingo kaleetaraHizkuntza ikasten hasi diren herritarrei aitortza berezia egin zitzaien Udaletxean, euren konpromiso eta ekarpena nabarmentzeko
Euskararen Eguna ospatu zen atzo herrian, hizkuntza komunitate osoaren ahalegina gogoratu eta balioan jarriz. Udalak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduera-programa berezia prestatu du aurten ere, Manuel Larramendi Kultur Baz-kunarekin elkarlanean. Azken egun hauetan herritar guztiei zuzendutako ekitaldi kultural eta sozialak izan dira herrian.
Publicidad
Atzo, Euskararen Egunean bertan, Udaletxeko balkoian egun honetarako prestatutako pankarta jarri zen, 'Zuk eta nik, nork bestela?' lelopean. Goizean zehar, gainera, herriko ikastetxeek aukeratutako euskarazko kantuak entzun ahal izan ziren bozgorailuetatik.
Baina eguerdiko hamabietan, ekitaldi instituzional xume, baina polit bat burutu zen. Aurten, euskara ikasten hasi diren herritarrei aitortza berezia egin zitzaien, euren konpromiso eta ekarpena nabarmentzeko. Udaletxe barruan izan zen, eguraldi txarra medio.
Udaletxeko zinegotziek, gobernu taldeak sinaturiko Euskararen Nazioarteko Eguneko Adierazpen Instituzionala irakurri zuten. «Euskarak bide luzea egin du. Luzeena agian Europa zaharrean. Eta hala ere bere bidea ez da amaitu bizirik dirau hazi eta berritzen ari da. Euskara gure zaharren hizkuntza izatetik gazteen hizkuntza izatera pasa da. Argi izpi berri hauekin marraztuko dugu etorkizuna. Euskararentzat aukera berriak zabalik daude. Hazi eta berritu dadin lanean ari gara. Euskara ezagutzen ez dutenentzat ere ate berri bat da. Batzen gaituen hizkuntza bat.Elkar ulertzeko gonbidapen bat. Atzeak erakuts diezagula aurrea nola dantzatu. Norberetik hasita egingo dugu bidea. Guztion baitan baitago euskararen jauzia», dio adierazpenak.
Ondoren, AEK euskaltegiko ikasleei eman zitzaien hitza. Esaldi sinpleak, baina hunkigarriak. Ondoren, alkateak hartu zuen hitza. «Guztion izenean esan dezaket, arrotasunez entzuten ditugula zuen hitzak. Jakitun garelako egiten duzuen esfortzua, bakoitzak bere neurrian, baina badakigu euskara ikasteak zer zailtasun dituen. Bihotzez esker-tzen dugu egiten dezuen ahalegina», esan zien Andoni Alvarez alkarteak AEK-ko ikasleen ordezkariei. Izan ere, Maider Barandiaran irakaslearen sei ikaslek (Marian Iñigo, Salka Jabbari, Eric Reconco, Miriam Espinoza eta Erika Marigual) hitz egin zuten atzoko agerraldian. Oroigarri batzuk jaso ondoren, hamaiketako txiki bat egin zuten.
Publicidad
Atzoko egun bereziari jarraipena emanez, arratsalde partean, dj Asier Burgueteren Txiki Dantz saioa burutu zen, Euskararen Eguna borobilduz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión