Irun
Sei finalista lehiatuko dira Hitz Gurutzatuen txapela lortzekoAitzondo Euskara Taldeak antolatutako txapelketak larunbat honetan beteko du hamargarren edizioa Palmera Monteron
Irun
Miércoles, 19 de noviembre 2025, 20:12
Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da: Aitzondo Euskara Taldeak antolatutako ekimena larunbat honetan beteko du X. edizioa. Palmera Montero Gunean arituko dira lehiakideak, ohiko formatuan baina, hala ere, zenbait «berritasun esanguratsuak» izango dira.
Publicidad
Aitzondoko kideek azaltzen dutenez, «orain arte hiru edo lau parte-hartzaile sailkatu izan dira finalerako, baina aurten sei lagun arituko dira txapela eskuratzeko lehian». Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, azkeneko fase hori 12:00ak aldera hasiko da. Horrez gain, «luxuzko bi babesle izango ditu aurtengo edizioak: txapelketaren aurreko aldian bezala, Eusko Labelek bertako produktu-sorta bana emango die parte-hartzaile guztiei. Babesle berri bat ere izango da aurten: Alberdania argitaletxeak bonoak prestatuko ditu lehiakide finenentzat, haien katalogoko zenbait liburu eskuratu ahal izateko». Eta berrikun-tza gehiago daude: txapelketa Egunean Behin aplikazioarekin lankidetzan aritu da lehen aldiz, eta honek ekimenaren berri emango du. Gainera, «proba ba-tzuk» prestatu dituzte Joxan Elosegik eta antolatzaileek, «aplikazio arrakastatsuko milaka eta milaka erabiltzaileek ebatzi beharko dituztenak».
Joxan Elosegi hitz gurutzatu sortzaile irundarra izan da, berriz ere, larunbat honetan parte-hartzaileek ebatzi beharko dituzten proben sortzailea. Goizeko 09:30ean izango da hasierakoa eta 10:30ean finalaurrekoa, eguerdiko finala baino lehen. Agerian eta jendaurrean jokatuko da azkeneko hau, non partaideek «ez dira mahaian arituko, asto gainean paraturiko paneletan baizik. Eskolan arbelean baleude bezala bete beharko dute egitekoa. Besteak zertan ari diren ez dakitela jardungo dute lehiakideek, besteen lana ezin ikusiko dutela». Publikoa, ordea, inguruan ibili ahal izango da panelez panel, «finalak eskatzen duen isiltasunari begirune eginez».
Aro berriko bigarren edizioa
Antolatzaileek gogorarazi duten bezala, aurtengoa Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketaren aro berriko bigarren edizioa izango da: «izan ere, 2007an antolatu zen lehendabiziko txapelketa, eta urtero egin zen ondoko zazpi urtean, antolatzaileek, Luma taldeko kide irundarrek, 2015ean ediziorik ez zutela berrituko iragarra zuten arte». 2024ean, ordea, Aitzondo Euskara Taldeak lekukoa hartu zuen eta, AEK Euskaltegiaren laguntzarekin, IX. edizioa izan zena ospatu zuen Palmera Montero Gunean. Mayi Iza hondarribitarra izan zen garaile.
Aurten ere, eta Euskararen Nazioarteko Eguna atarian dela, Aitzondok iaz hasitako bideari jarraitu dio, «euskarazko jokozaleen eta, bereziki, hitz gurutzatu maitale ororen pozerako».
Lehiaren alderditik haratago, ekimena topaketa gisa planteatzen dute: «txapelketa bada ere, topaketa baten aurrean daudela esan genezake, elkarrekin topo egiteko eta elkar ezagutzeko aukera izango baitute egun horretan, giro alaian eta patxadan, euskarazko hitz jokozaleek, garai batekoek eta egungoek». Hain zuzen ere, «zale horiei guztiei begira antolatu nahi izan dugu txapelketa hau; bixigarria da lehiaketa, jakina, baina gure lehen helburua ez da puntako hitz gu- rutzatuen ederra besterik gabe egitea, baizik eta denon gustuko giroa sortzea eta guztioi egun goxoa eskaintzea», azpimarratzen dute Aitzondoek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión